Hipoteka motak

Hipoteka tipologia ezberdinak zertan dautza azaltzen dizugu
Nagusiki hiru hipoteka mota daude, eta haien arteko desberdintasun nagusia aplikatzen zaien interes tasa da:

Hipoteka aldakorra

euriborraren gorabeheren araberakoa da, beraz ordaindu beharreko kuota euriborraren arabera igoko edo jaitsiko da. Interes tasa nominala (ITN) kalkulatzeko, bankuak aplikatzen duen diferentzialari euriborraren hil horretako balioa gehitzen zaio; hau da, ITN = diferentziala + euriborra.
Goiko bannerra hipoteka finkoa Goiko bannerra hipoteka finkoa
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.
Ohikoena da hipoteka sinatzen den hileko euriborraren datua aplikatzea, eta sei hilez behin interes tasa eguneratzea, euriborraren arabera. Horrela, kuota bera ordaintzen da sei hilabetez, eta, denboraldi hori igarotakoan, berriro kalkulatzen da kuota; horren ondoren, kuota handiagoa edo txikiagoa izan beharko da.

Hipoteka finkoa

Hipoteka honeri maileguaren bizitza osoan zehar interes-tasa bera ezartzen zaio, beraz hilean ordaindu beharreko kuota beti izango da bera. Horrelako hipoteketan ez da euriborra erabiltzen interes tasa kalkulatzeko; aldiz, bankuak interes tasa finkoan eskaintzen du hipoteka, eta hitzartutako baldintzak betetzen ez badira soilik aldatuko da (nominaren lotura, aseguruak, planak, etab.).

Normalena da erakunde finantzarioek interes tasa finkoan eskaintzea hipotekak, interes tasa aldakorreko hipotekena baino interes tasa handiagoan. Interes tasa finkoko hipoteken abantaila euriborraren igoeratik eratorritako ustekaberik ez dagoela da, beti kuota bera ordaintzen baita.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.

Hipoteka mistoa

Hipoteka mistoak hipoteka finko eta aldakorraren funtzionamendua konbinatzen ditu, nahiz eta praktikan hipoteka aldakorra izan. Bankuak eskaintzen duen hipotekak interes tasa finkoa du urte batzuetan eta, gainerako urteetan, euriborraren araberako interes tasa aplikatzen zaio. Adibidez, interes tasa mistoko hipotekek interes tasa finkoa izan dezakete lehenengo 10 urteetan, eta maileguaren gainerako urteetan euriborraren araberako interes tasa aldakorra aplikatuko litzaieke. Era honetako hipotekei esker, ez da egongo igoerarik lehenengo urteetako hileko kuotetan eta, ondoren, euriborraren egoerara egokituko dira kuotak.
CTA Azterketa CTA Azterketa
Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.