Zer da BBVA Valora: funtzionaltasunak

Tresna hori da erosi edo alokatu nahi duzun etxeak zenbat balio dezakeen ezagutzen eta erabaki onena hartzen lagunduko dizuna

BBVA Valora erosi nahi duzun etxearen balio zenbatetsia zein den jakiten laguntzen dizun online tresna da, dela erosteko, dela alokatzeko. Beste zerbitzu batzuen artean, etxebizitzaren ondoriozko gastu guztiak multzokatzeko aukera ematen dizu, baita harekin lotutako informazio guztia biltzeko ere; horrela, erreformak egin nahi badituzu edo fakturak kontrolatu nahi badituzu, erabaki onenak har ditzakezu.

BBVA Valora bi jardun nagusietan erabili dezakezu. Alde batetik, etxe bat erosi edo alokatu nahi baduzu, tresna hau zure laguntzaile onena izango da aukeratutako etxebizitzaren analisi funtzionaltasunei esker, baita bere auzoarenak ere. Horri esker, inbertsioak zure finantzetan izango lukeen eragina ikusi dezakezu. Bestalde, behin etxebizitza edukita zure gastuak multzokatzeko erabili dezakezu: mantentze gastuak, eraberritze posibleak eta eguneroko gastuak, esaterako, argia eta gasa. Honela, aukerarik ez dizu ihes egingo eta bainuontzia orain aldatzea edo itxarotea erabaki dezakezu. Jada pisu baten jabea edo maizterra bazara, BBVA Valorarekin zure BBVA Etxebizitza Aseguruarekin erlazionatutako guztia ezagutu dezakezu, baita zure BBVA Hipotekarena ere.

Goiko bannerra hipoteka finkoa Goiko bannerra hipoteka finkoa
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.

BBVA Valora erabiltzeko Interneterako konexioa duen gailu bat behar duzu soilik, bbva.es webgunearen bidez (webgunea eta mugikorra) edo BBVAko Apparen bidez sar zaitezke eta. Honela, bere zerbitzuak erabili ditzakezu edonon eta edozein unetan, bulego ordutegi tradizionalen mugarik gabe.

Hala ere, BBVA Valoraren funtzionaltasun eta erabilerak banan-banan kontatu baino lehen, funtsezkoa da etxebizitza, auzo eta zenbakien kalkuluarekin erlazionatutako datuak estimazioak direla jakitea. Datu horiek oso erabilgarriak dira etxe baten erosketa-prezioa negoziatzeko edo gure etxearen salmenta-prezioa ezartzeko, baina ez da informazio ofiziala edo loteslea.

Balioztatu bilatzen duzuna

Izen horren azpian, erosteko edo alokatzeko etxe bat bilatzeko prozesuan gidatu eta aholkatuko dizuten hiru funtzionaltasunak biltzen dira.

  • Etxebizitza bat aztertu.
  • Auzoa aztertu.
  • Kontuak egin.

Etxebizitza bat aztertu

BBVA Valoraren funtzionaltasun honekin, etxebizitza baten gutxi gorabeherako salerosketa prezioa lortuko duzu era azkar eta errazean. Madiva Soluciones, S.L. enpresak sortzen eta eskaintzen dizu informazio guztia,aztertzen ari den etxebizitzaren katastroko informazioan eta beste iturri batzuetan oinarrituta (Valoraren lege oinarrietan adierazten dira zeintzuk). Hau da, balorazioak prezio estimatuan eragin dezaketen etxebizitzaren geokokapena, metro karratuak, eraikuntza urtea eta bestelako ezaugarri garrantzitsuak ezagutzen ditu. Informazio horrez gain, antzeko eta inguruan dauden etxeen argitaratutako eskaintzen inguruko datuen analisiak ere agertzen dira.

Tresnak sei etxebizitza ere aztertzeko aukera ematen dizu saioa hasi gabe (behin saioa hasita, ez dago mugarik) alderatu eta hobe datorkizun erabakia hartzeko. Kontuan izan, ordea, estimazio batek ez duela tasatze bat ordezkatzen.

Etxebizitza bat aztertzeko, kokapenarekin erlazionatutako datu hauek sartu behar dira soilik: zer probintziakoa den, zer udalerritan dagoen, bidearen izena, zenbakia, ataria, eskailera, solairua eta atea. Informazio horien ordez, etxearen katastro-erreferentzia erabilita bilatu daiteke. Behin datu guztiak zehaztuta, sakatu “Ikusi etxebizitzaren informazioa” eta BBVA Valorak salmenta edo alokairu balioaren estimazio bat azalduko dizu.

Auzoa aztertu

Etxea zer eremutan dagoen oso faktore garrantzitsua da hura aukeratzeko garaian. Horregatik, BBVA Valorak auzoa aztertzeko funtzioa eskaintzen dizu, hainbat alderdi aztertuta, besteak beste, etxebizitza kopurua, horien prezioa eta batezbesteko azalera. Etxebizitza salmenta eskaintzaren kopurua ere azaltzen du guztizko eskaintzarekin alderatuta. Izan ere, eskaintza handiagoa baldin badago, gaitasun handiagoa izango duzu salmenta edo alokairuaren prezioa negoziatzeko. Funtzio hori, ordea, haratago doa: auzoan metro karratuko prezioaren eboluzioa erakusten du, baita zonako higiezin moten gehiengoa.

Aipatutako alderdi guztien informazioa ikusi ahal izateko, zure mugikor, tablet edo ordenagailuaren pantailan maparen eremu bat definitu besterik ez duzu. Behin analisiaren erradioa ezarrita, helbidea idatzi behar dugu BBVA Valorak horren inguruko informazioa eskaintzeko.

Zure kontuak egin

Azkenik, bilatzen duzuna balioztatzeko funtzionaltasunaren barruan, etxea erosteak zure finantzetan zer eragin izango duen jakiteko aukera ematen dizu BBVA Valorak. BBVAren simulagailu eta kalkulagailuei esker, zure beharretara hobe egokitzen den hipoteka aukeratu dezakezu, egoera ezberdinek zure finantzetan duten eragina ikusi eta hipoteka erosketa eta mailegutzari lotutako gastuak ikusi.

Zure zenbaki eta kalkuluak egin ahal izateko, beharrezkoa da tresnan informazio hau idaztea zure gaitasun ekonomikoa zehazteko: zure hileko diru-sarrera garbiak, etxebizitza kokatuta dagoen udalerria, zure ohiko bizilekua izango den edo ez, etxebizitzaren prezioa, mailegutzan behar duzun dirua eta itzultzeko beharko dituzun urteak.

Balioztatu daukazuna

BBVA Valoraren bigarren funtzionaltasun hau BBVAko bezeroentzat dago eskuragarri soilik, eta behin etxea erosten edo alokatzen duzunerako pentsatua dago. Haren bidez, zure eguneroko gastuak kontrolatu ahal izango dituzu (adibidez, argia, gasa eta argia), eta xeheki kontsultatu ahal izango dituzu gastu horiek, hilabeteka nahiz urte osoan metatutakoa. Zure etxean beharrezko erreformak egiteko eta etxetresna elektronikoak berritzeko plangintza ere egin ahal izango duzu. “Mantentzea” botoiari esker, BBVA Valorak bi egoera horiek planifikatzen eta finantzatzen laguntzen dizu, eraikuntza urtetik edo azken eraberritzetik abiatuta.

Azkenik, funtzio hau erabili dezakezu zure BBVA Etxebizitza Aseguruaren baldintzak, egoerak eta xehetasun guztiak kontsultatzeko, baita zure BBVA Hipotekarenak ere. Produktu horietako baten bat kontratatuta ez izatekotan, tresnak haien abantaila eta baldintzen inguruan aholkatzen dizu.

Etxe baten bila bazabiltza edo jada bat baduzu eta elkartutako gastu guztiak antolatuta izan nahi badituzu, ez izan zalantzarik eta erabili BBVA Valora bere funtzionaltasun guztiez gozatzen hasteko.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.

BBVA Valora View, etxea bilatzeko aplikazioa

Etxea bilatzen ari bazara, laguntza ezberdina eskaintzen dizugu BBVA Valora View aplikazioari esker. Bezeroentzat nahiz bezero ez direnentzat eskuragarri, oso informazio baliagarria ematen du etxebizitza baten gutxi gorabeherako prezioari buruz, baita eremu edo auzo jakin batekoari buruz ere. Etxe jakin batean interesatuta bazaude, hari buruzko datu interesgarriak lortu ahal izango dituzu telefono mugikorreko kamerarekin fokuratuta, besterik gabe: adibidez, katastroko balioan oinarrituta gutxi gorabehera zenbat balio duen, eta eremu horretako antzeko etxeetan zer eskaintza dauden. Gainera, erosi edo aloka daitekeen jakingo duzu. Gustuko izan dituzun etxebizitzak "Gogokoak" atalean gorde ahal izango dituzu, eta mapa adimenduna erabili ahal izango duzu eremuetan zehar mugitzeko eta etxeen batez besteko prezioa jakiteko.
CTA Azterketa CTA Azterketa
Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.