Hipotekarik hoberena aukeratzeko kodeak

Hona hemen bideo bat non azalduko dizkizugun hipoteka mailegurik hoberena aukeratzeko gakoak

Hipotekarik onena kontratatzeko garrantzitsua da oinarritzat hartuko den, besteak beste, interes-tasari zein elkartutako komisioak bezalako faktore ezberdinak kontuan hartzea.

Interes tasa

Gaur egungo banku-merkatuan bi hipoteka mota daude batik bat, erreferentziako indizea zein den.

Goiko bannerra hipoteka finkoa Goiko bannerra hipoteka finkoa
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.

Hipoteka mota

Tasa aldakorreko hipoteka

Hipoteka-mailegu mota honetan interesa erreferentziaren indize batean oinarriturik kalkulatzen da, Espainian, gehien bat euriborra dena. Bezeroak aurre egin beharreko hileko kuota euriborraren eboluzioaren arabera aldatuko da, beraz berrikusketa bakoitza eta gero igo edo jaitsi daiteke.

Hipoteka mailegu horiek tasa finkoko maileguek baino interes txikiagoa izaten dute; hala ere, bere kostea kalkulatzeko euriborra hartu behar denez kontuan, zure kontratazioa hileko kuotan egon daitezkeen aldaketa posibleei aurre egiteko gaitasuna duten ekonomia familiarrei hobeto egokitzen zaie. 

Interes tasa finkoko hipoteka

Mailegu finkoetan ordaindu beharreko hileko kuotak ez du hipotekaren bizitzaten zehar aldatuko. Hilero kuota bera ordaintzen da, merkatuko interes-tasek gora edo behera egiten badute ere.

Oro har, hipoteka finkoko maileguek interes aldagarriko hipoteka maileguak baino interes altuagoak dituzte. Hipoteka mota horiek duten abantaila inoiz aldatuko ez den kostu finkoa izatea da, hori dela eta hileko kuotan igoerei aurre egiteko gaitasun gutxi duten ekonomia familiarretara hobeto egokitzen da. 

ITN eta UTB

Zure hipoteka produktuen kostuak azaltzerako orduan, banku erakundeak bi akronimoetara jotzen dute: ITN eta UTB.

ITN Interes-Tasa Nominala da, kreditu erakundeek dirua uzteagatik aplikatzen duten portzentaia. Interes hau bezeroari emandako kapitalaren gaineko ehuneko edo mota bat ezarriz kalkulatzen da. Ehuneko hori une bakoitzeko itzultzeke dagoen kapitalaren gainean aplikatzen da. ITNak ez du ez gasturik ez komisiorik barneratzen.

Bere aldetik, UTB Urteko Tasa Baliokidearen akronimoa da, aldi zehatz batean mailegu baten kostu efektiboa adierazten duen interes-tasa. Eragiketaren interes-tasa nominala kontuan hartzen duen formula matematiko baten bitartez kalkulatzen da eta kontuan hartzen ditu ordainketen maiztasuna (hilero, hiru hilekoak, etab.), bankuaren komisioa eta eragiketak dituen zenbait gastu. UTBak produktu beraren kostu efektiboa bankuen artean konparatzea onartzen du, hori dela eta, hipoteka mailegu zehatz bat kontratatzerakoan kontuan hartu beharreko datuetariko bat da.

Hipoteka-mailegu baten komisioak

Merkatuko hipoteka mailegu guztiek komisio batzuen ordainketa dakartzate, zeintzuek banku erakundearen arabera aldatuko diren. Bezeroak komisio hauen esistentzia berriskustea garrantzitsua da, zeintzuek hipoteka maileguaren azken prezioa igo dezaketen. Nabarmendu behar da banku guztiek ez dutela komisio bera eta bezeroentzako kostea ere ez dela bera.

Irekitze-komisioa

Komisio hau hipoteka-maileguaren bizitzaren hasieran abonatzen da formalizazioaren eta maileguaren funtsen eskuragarritasunagatik. Bere kostua kopuru finko bat edo mailegu totalean alda daitekeen portzeintai bat izan daiteke.

Hipotekara lotutako kontu komisioa

Banku erakunde batzuk amortizazio aldiaren zehar hileko kuota kargatuko den kontu baten irekitzea eskatzen dute.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.

Aldagarria den berrikuntza komisioa

Hipoteka-mailegu baten berrikuntza hau sinatu eta ostean bertan ematen den aldaketa da eta bere baldintzetan aldaketa bat dakar.

Subrogazio hartzekodun komisioa

Hipoteka-mailegu baten subrogazioa gure mailegua banku erakunde batetik bestera transferitzean datza, zeinek alkartutako gastu batzuk dakarren eta, gainera, komisio baten kobratzea ekar dezake.

Amortizazio partzialagatik edo totalagatik komisioa

Banku erakundeari konpentsazio gisa ordaintzen zaio mailegua era aurreratuan partzialki edo totalean jasotzeak dakarren errentagarritasunagatik.

Azkenik, hipotekarik onena hautatzeko merkatuko eskaintza guztiak konparatzea beharrezkoa da jada seinalatutako kontzeptuei begiratuz. 

CTA Azterketa CTA Azterketa
Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.