Hipotekak eta Euriborra: Nola lotzen dira?

Azalduko dizugu nola eragingo dion zure hipotekari euriborraren bilakaerak
Hipotekak eta Euriborra harreman oso estua duten bi termino dira. Hipoteka bat eskatzeko asmoa baduzu, jakingo duzu euribor kontuan hartu beharreko funtsezko termino bat dela, hileko kuotak neurri handian baldintzatzen dituelako.
Goiko bannerra hipoteka finkoa Goiko bannerra hipoteka finkoa
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.
Hipoteka eta euriborraren arteko harremana ulertu ahal izateko, jakin behar duzu hura zertan datzan. Euriborr izena Euro Interbank Offered Rate akronimotik dator, eta bankuek haien artean mailegu txikiak egiteko erabiltzen duten interes-tasa da. Ondorioz, etengabe igotzen eta jaisten da. Euriborraren etengabeko oszilazio hau aurre egiteko kuotaren aldaketa defintzen duena da. Hura sei hilabetez behin edo urtean behin errebisatzen da. Hipoteken eta euriborraren arteko harremana hain da estua, non produktu horien interesa erreferentziaren araberakoak izango diren.

Euriborraren igoera eta jaitsieren efektua hipotekaren kuotetan

Hipoteka eta euriborraren arteko harremana 12 hilabetetarako euriborraren menpe izaten da normalean (nahiz eta euriborra beste epe batzuetara erreferentziatu ahal den -6 hilabete-). Igoerak erregistratzen baditu, interes-tasa aldakorreko hipoteken kuotak handituko dira, indize horren eboluzioaren menpe daudelako. Euriborra jaisten bada, kuotak ere jaitsiko dira.

Gaur egun, gehien bat hiru hipoteka mota nabarmendu daitezke: interes finkokoak, mota mistokoak (lehenengo urteetan interes finkoa eta gainontzeko urteetan interes aldakorra), eta interes aldakorrekoak. Hauek dira Espainiako popularrenak. Hala, interes aldakor edo finkoko hipoteka kontratatzearen ezberdintasuna interes aldakorreko hipotekan euriborrari gehitzen zaion diferentzial finko bat dagoela da. Finkoan, berriz, kantitate finko bat ordaindu behar da beti.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.

Euriborraz gain kontuan hartuko beharreko beste faktore batzuk

Euriborra duten interes aldakorreko hipoteketan, kontutan izan behar da honi aplikatzen zaion diferentziala. Diferentzial finkoa interes-tasaren parte da; bankuak ezartzen du eta euribor aldakorrera gehitzen da. Banketxeak kontratazio baldintzetan ezartzen du, eta erakundearen araberakoa da. Jada badakizu zein den hipoteken eta euriborraren arteko harremana, zergatik ez duzu ikerketa bat eskatzen?
CTA Azterketa CTA Azterketa
Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.