Zer da euribor plusa

Euriborraren eguneraketa zertan datzan eta hipotekei nola eragiten dien azalduko dizugu.
Euribor plus gisa ezagutzen da euriborraren uneko eguneraketaren kalkuluari. 2019ko amaieran indarrean sartuko dela aurreikusi da (2016tik atzerapenak ditu), baina oraindik ez da ezarpenerako egunik zehaztu.
Goiko bannerra hipoteka finkoa Goiko bannerra hipoteka finkoa
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.

Hori aldatzeko ardura duen erakundearen (Merkatu Monetarioen Europako Institutua -EMMI, ingeleraz-) hitzetan, euroribor plusak euribor klasikoaren "erreforma" dakar. Zentzu horretan, ezin dugu erreferentziazko indize berri bat aipatu, indarrean dagoenaren eguneraketa baizik. Gaur egun, Europako bankuek elkarri dirua mailegatzeko erabiltzen duten batez besteko tasan oinarrituta kalkulatzen da euriborra, balio altuenen % 15 eta balio baxuenen % 15 bazter utzirik.

Hala ere, metodo hori hobe daiteke, Merkatu Monetarioen Europako Institutuak azaldu duenez. Arrazoi horregatik, zenbait urtetik hona euriborraren eboluzioa ezartzeko formula berri bat lantzen ari dira. Horrela, euribor plusak datu gehiago hartuko ditu kontuan, kalkulua egiteko.

Nola kalkulatuko da euribor plusa?

Gaur egungo euriborra kalkulatzeko, 20 banketxetako datuak erabiltzen dira, eta adituen arabera, Eurogunean lan egiten duten finantza erakundeen multzo osaren lagin hori txikia geratu da. Horregatik, euribor plusak datuak eta erreferentziak gehituko ditu, ez bakarrik banku kopuru handiago batenak, baita beste aktore batzuenak ere, hala nola erakunde publikoenak, enpresa multinazionalenak edo finantza-munduko aseguru-etxeenak... Horiek beren datuak emango dituzte, erreferentziazko indizearen kalkulu berria ezartzen laguntzeko.

Halaber, merkatuko transakzio-bolumenaren gainean lortu nahi den lagina ez bada lortzen, informazioa aurreko egunetako datuekin osatuko da. Teknika horri "gap filling" deritzo.

Eragiketa horiek eskuan izanda, mediana bat kalkulatuko da, ‘diruaren prezioa’ era fidagarrian islatzen duena.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.

Nori eragingo dio euribor plusak?

Printzipioz, interes-tasa aldakorreko hipoteka-maileguetan, euriborra erreferentziazko indize dutenetan, euribor plusa egokituko da.

Hala ere, indarrean sartu aurretik (2019ko amaierarako aurreikusita dagoena, data ofizialik ez badago ere), euribor plusak probaldi bat izango du, eraginkortasuna egiaztatzeko. Ideia da indize berriak hipoteka-prezio egonkorragoa finkatzen laguntzea. Horregatik, eboluzioan ikusten den edozein anomalia detektatu eta abiatu aurretik zuzenduko da.

Oraindik goiz da euribor plusa indarrean sartzeak oraingo eta etorkizuneko hipotekei nola eragingo dien jakiteko, baina Merkatu Monetarioetako Europako Institutuak iragarri du erakunde eta banketxeekin batera lan egiten ari dela europako erreferentziazko indize garrantzitsuaren eguneraketa onuragarria izan dadin gizartearentzat.

CTA Azterketa CTA Azterketa
Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.