Nola aldatu hipoteka aldakor bat finko batera

Hipoteka aldakorretik finkora aldatzeko zein aukera dituzun kontatuko dizugu

Interes aldakorretik interes finkora aldatzeko erabaki horretanhainbat arlo izan behar dira kontuan:

Interesaren arabera hipoteka-mailegu motak:

- Tasa aldakorreko maileguak: interes-tasa aldakorreko maileguetan, erreferentzia-indize bat (ohikoena euriborra da) gehi diferentzial bat dugu, finkoa dena. Ordaintzeko kuota berrikusketa bakoitzean alda daiteke Euriborraren aldaketen arabera.

- Tasa finkoko maileguak: Interes-tasa finkoko hipoteka-maileguetan kuota bera ordaintzen da maileguak irauten duen bitartean.

- Tasa mistoko maileguak: mailegu horietan maileguaren lehenengo urteetan, 5 eta 10 urte bitartean, interes-tasa finko bat aplikatzen da eta, epearen gainerakoan interes-tasa aldakorra, zeinaren ereferentzia-indizea Euriborra izaten den.

Hipoteka finkoek hipoteka aldakorren baturak baino interes-tasa handiagoa izaten dute, baina beti kuota bera ordaintzen da, ordaintzailearen lasaitasunerako. Nahiz eta hasieran interes-tasa aldakorra duten hipotekek interes-tasa txikiagoa duten, erreferentziako indizearen arabera igo edo jaitsi daitezke (ohikoena euriborra da).
Goiko bannerra hipoteka finkoa Goiko bannerra hipoteka finkoa
BBVA Hipoteka finkoa
Hilero berdina ordaintzearen lasaitasuna.
Amortizazio-aldiari dagokionez, ez dago alde handirik hipoteka mailegu moten artean, eta gehienek 20 eta 30 urte bitarteko epean eskaintzen dituzte, nahiz eta banku batzuek 40 urtera arteko epean amortiza daitezkeen hipoteka-maileguak eskaintzen dituzten, tasa-aldakorreko maileguen kasuan.

Aldaketa egiteko pausoak

Tasa aldakorreko hipoteka-mailegu batetik interes-tasa finkoko batera aldatzeko bi modu daude, hipoteka berria eginez edo subrogazio bidez.

Berritzen denean, aurretik bankuarekin kontratatuta genituen baldintzak aldauko dira. Interes-tasan izaten dute eragina edo maileguaren kantitatea edo amortizazio-epea aldatzen dute oro har. Interes-tasa aldakorretik interes-tasa finkora aldatu nahi badugu eta gure bankuarekin jarraitu nahi badugu, hipoteka-mailegua berritzea eskatu beharko dugu.

Kontuan izan behar dugu horrek hainbat gastu eragiten dituela. Banku batzuek komisioen kobratzea aztertzen dute hipotekaren berritzea medio, eta, bestetik, beharrezkoa da eskritura publiko berria egitea, 1.200 euroko kostua duen 100.000 euroko hipoteka batentzat. Berritze motaren araberako beste kostu bat egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren abonua da. Zenbatekoa maileguaren balioaren % 0,5 eta 1,5 artean egongo litzateke, autonomia-erkidegoaren arabera. Eraikinaren tasazioa ere eska daiteke, erakundearen arriskuen politikaren arabera.

Erdiko bannerra Erdiko bannerra
Zure neurrirako hipoteka dugu
Ezagutu BBVAren hipotekak eta aurkitu zeurea.
Hipoteka-maileguaren berikuntza egin nahi ez bada, bankua aldatzea da beste aukera, hau da, erakundeen arteko subrogazioa. Aldaketa horrek maileguaren baldintzaren bat alda dezake, hari lotutako interes-tasa, hain zuzen ere.
CTA Azterketa CTA Azterketa
Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake Hipotekak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ba al dakizu zergatik eboluzionatzen duen euriborrak? Indize hau zertan datzan eta zergatik egunero aldatzen den azalduko dizugu.
  • Ba al dakizu zer den hipoteka kreditua? BBVAn, zer den azalduko dizugu, baita hipoteka mailegutik zertan bereizten den ere
  • Etxebizitza baten tasatze-balorea dena dela ere, higiezin guztiek katastro-balore ofiziala dute erregistratuta.