Merkatu garatuetako errenta aldakorra

Zer esan nahi du merkatu garatuetako errenta aldakorrean inbertitzeak?

Merkatu garatuetako errenta aldakorrean inbertituta, garatutzat kalifikatutako herrialdeetan kotizatzen duten konpainien emaitzen eta itxaropenen eboluzioarekin lotutako errentagarritasuna lortzen du inbertitzaileak.

Merkatu garatuei buruz hitz egiten dugunean, Europaz, Estatu Batuez eta Japoniaz ari gara nagusiki; inbertsioa banan-banakoa izan daiteke, herrialde horietatik bakarrean inbertitzen bada, baita baterakoa ere, errenta aldakor global izenez ezagutzen den inbertsioa egiten bada, beste herrialderen bat ere barnean hartuta (adibidez, Australia edo Singapur).

Zer esan nahi du errenta aldakor globalean inbertitzeak? 

Errenta aldakor globalean inbertituta dibertsifikatzea lortzen da: horrek esan nahi du arriskua txikiagoa dela, eskualde bateko errenta aldakorrean soilik inbertitzearekin alderatuz gero, eta ekonomia edo eskualde zehatz baten eboluzioarekiko mendekotasun txikiagoa dakarrela. 

Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko Banner nagusi kudeatzaile nazioarteko
Beste kudeatzaile batzuen funtsak zure eskura
Kontsultatu nazioarteko kudeatzaile onenen funtsak.

Errenta aldakor globaleko inbertsioa Estatu Batuetako errenta aldakorra + Europako errenta aldakorra + Japoniako errenta aldakorra inbertsiora hurbiltzen da, proportzio egokietan (% 65, % 25 eta % 10 inguru, hurrenez hurren). Balore burtsen tamainak erabakitzen ditu proportzio horiek, burtsako balioespenaren arabera, eta denboran zehar alda daiteke (hala, bada, Estatu Batuetan helbideratutako enpresa guztiak batu eta euro milioietan balioetsiz gero, horien balioa Europan helbideratutako enpresena halako 2,5 da, gutxi gorabehera).

Zer esan nahi du Europako errenta aldakorrean inbertitzeak?

Europako errenta aldakorrean inbertitzea Europako 15 herrialde garatuenetako enpresa handienetan inbertitzea da: Austria, Belgika, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Irlanda, Italia, Holanda, Norvegia, Portugal, Espainia, Suedia, Suitza eta Erresuma Batua. Horien guztien artean, Erresuma Batua, Frantzia eta Alemania dira garrantzitsuenak.

Konpainia horiek askotariko jarduerak dituzte, baina finantzen eta oinarrizko elikaduraren (janari-edariak eta tabakoa) sektoreak dira garrantzitsuenak. Hona hemen konpainia horien adibide batzuk: Nestlé, HSBC, Total, Roche, Bayer, Novartis, BP eta British American Tobacco.

Garrantzitsua da Europako errenta aldakorreko inbertsioa eta Euroguneko errenta aldakorreko inbertsioa desberdintzea. Euroguneak ez ditu barne hartzen Erresuma Batua, Suitza eta Europa iparraldeko zenbait herrialde, eta Europa barruan garrantzi handiko hainbat enpresa dituzte. Horren ondorioz, inbertsioak oso ezberdinak izan daitezke une jakinetan. Oinarrizkoa da, beraz, aukeratzen dugun funtsa zein eremutan inbertitzen dugun jakitea.

Zer esan nahi du Estatu Batuetako errenta aldakorrean inbertitzeak?

Estatu Batuetako merkatua munduko garrantzitsuena da, bai negoziatutako bolumenagatik, bai hango enpresen tamainagatik. Izan ere, New Yorkeko burtsan kotizatzen duten enpresen burtsa balioak hango BPGa gainditzen du, 20 bilioi dolarretatik gertu egon arren; hau da, ia-ia Eurogunekoaren bikoitza.

Merkatu garrantzitsuena denez, aztertuena ere bada, eta horregatik bereganatu du munduko merkatu eraginkorrena izatearen ospea, bereziki, konpainia handienei buruz ari bagara.

Estatu Batuetako merkatuari, halaber, berritzaileena izatea aitortzen zaio. Adibidez, inbertsio funtsak merkaturatzen lehenak izan ziren, 20ko hamarkadan, eta iraupen luzeeneko ETFa dute: 25 urtetik gorakoa da, eta Estatu Batuetako selektibo nagusia erreplikatzen du.

Espainian zerbitzuen sektorea bezala, Estatu Batuetan kontsumoa da ekonomiaren motorra. Hala ere, nabarmendu behar da Estatu Batuetako enpresa handienak eta, beraz, munduko handienak, ez direla sektore horretakoak, teknologia-sektorekoak baizik. Adibide nagusiak Apple, Facebook, Microsoft eta Google dira.

Estatu Batuetan inbertituz, sarbidea lor daiteke Estatu Batuetako merkatuan ordezkaritza nabarmena duten zenbait sektoretako beste enpresa batzuetara: esate baterako, Amazon eta Johnson & Johnsonera kontsumoan, eta JPMorgan eta Wells Fargora finantzetan.

Banner zentral Quality Funds Banner zentral Quality Funds
Aurkitu Quality Funds-ek nabarmendutako funtsak
Ezagutu nazioarteko inbertsio funtsak eta aukeratu zuretzat onena.

Zer esan nahi du Japoniako errenta aldakorrean inbertitzeak?

"Japoniako konpainia kotizatuen" funtsetan inbertitzen dugunean, eskuarki, Japoniako enpresa handienetan inbertitzen dugu. Hona hemen zenbait adibide: Toyota, Honda, Mitsubishi UFJ Financial Group, SoftBank, Mizuho Financial Group eta Nippon Telegraph and Telephone.

Ikus daitekeen bezala, askotariko jarduerak egiten dituzte, baina Japoniako sektore garrantzitsuenak finantzakoa, industriala eta kontsumo diskrezionalekoa dira (bereziki, automobilgintzari esker).

Nabarmendu behar da japoniar konpainiei, batik bat esportatzaileak direnez, yenak balioa galtzea komeni zaiela. Ondorioz, yenaren balioa erortzen denean gora egin ohi du Japoniako burtsak; aldiz, yena igotzeak berekin dakar Japoniako burtsan galerak izatea. Hori dela eta, bereziki garrantzitsua da jakitea zenbait funtsek, eskaintzen dituzten inbertsio-klaseen artean, euroa yenaren aurrean estaltzeko aukera ematen dutela dibisa-arrisku hori ez hartzeko.

Nola sortzen du errentagarritasuna nire inbertsioak?

Errentagarritasuna aldagai hauen baitan dago:

  • Enpresen irabaziak eta, halakorik bada, dibidenduak banatzen dira edo akzioak berrerosten dira.
  • Itxaropenak: inbertitzaileek uste badute enpresek etorkizunean emaitza hobeak lortuko dituztela, akzio gehiago erosiko dituzte eta horrek horien prezioa goratuko du. Bestela, dauzkaten akzioak salduko dituzte eta prezioak behera egingo du.

Kontuan izan behar da irabazi edo galera nabarmenak gerta daitezkeela bi faktore horien ondorioz. 

Zer-nolako eragina du nire inbertsioan, nire eskualdeko moneta edo dibisa eta nire inbertsioaren xede diren enpresena desberdina bada?

Errenta aldakor globalean, Estatu Batuetakoan edo Japoniakoan inbertitzen duen europar inbertitzaileak, estaldurarik egiten ez badu, dibisa arriskua hartzen du bere gain. Hau da, lortutako errentagarritasuna ez dago inbertsioa jasotzen duten enpresen prezioaren bilakaeraren mende soilik; horrez gain, erabakigarria izango da zer-nolako eboluzioa izan duen konpainien dibisak, inbertsioa egiteko erabiltzen den dibisaren aldean. Lehenengoak balioa galtzen badu, errentagarritasuna txikituko da, eta alderantzizkoa gertatuko da balioa handitzen badu. Nabarmendu behar da zenbait funtsek, eskaintzen dituzten inbertsio-klaseen artean, dibisak estaltzeko aukera ematen dutela arrisku hori arintzeko.

Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte Inbertsio funtsa - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Ikasi zer ezaugarri eta tipologia dituen eta nola deskribatzen den finantza aktibo gisa ezagutzen dena.
  • Inbertsio funtsek nola funtzionatzen duten, eta zure dirua inbertitzeko jakin beharrekoa azaltzen dizugu.
  • Arrisku txikia eta aurrez ezaguna den errentagarritasuna dira errenta finkoko inbertsioaren bi ezaugarri.
Inbertsio funtsa - Tresna Inbertsio funtsa - Tresna

Inbertsio funtsei buruzko tresnak

  • BBVAren inbertsio-funtsen simulatzaileak aurrezkiekin lor dezakezun errentagarritasuna jakinarazten dizu.
  • Ez dakizu zer inbertsio-funtsa egokitzen den hobekien zure beharretara? Gure alderatzaileak erabaki onena hartzen lagunduko dizu.
  • Aurkitu inbertsio-funts onena aurrezkiak inbertitzeko eta hasi zure dirua errentagarri egiten.
  • Kalkulatu zure errentagarritasuna modu azkar eta errazean eskuragarri duzun kalkulagailuarekin.