Online denda guztiek zaindu beharreko 10 alderdiak

Gomendio batzuk zure online dendaren arrakasta handiagotzeko
Online denda baten arrakasta hainbat faktoreri zor zaio; besteak beste, saltzen diren produktuak eta dendaren prezioen politika nabarmendu daitezke. Hala ere, ecommerce batean salmentak estimulatzeko prezio baxuak mantentzearekin bakarrik ez da nahikoa, negozio estrategia oso bat beharrezkoa da eta horretatik guk funtsezko hamar puntu nabarmenduko ditugu, momentuko salmenta atari onenen izendatzaile komunak direnak.
Banner nagusi Kontu Negozio Banner nagusi Kontu Negozio
Negozioak kontua
Zure negoziorako kontua, mantentze komisiorik gabe.

1.- Ahal den informazio gehien eskaini, modu ordenatuan

Salmenta digitalak etengabe hazi dira azken urteotan, baina oraindik bezero potentzial asko ez dira ausartzen pauso hori eman eta erosketak Internet bidez egitera, prozesuak sortzen dizkien zalantzak direla eta. Horregatik, online denda orok hartuko beharreko lehenengo neurrietako bat bere bezeroarentzako beharrezko informazio guztia eskuragarri dagoela egiaztatzea da. Gainera, garrantzitsua da informazio hori erabilerraza, txukuna eta ez gogaikarria izatea; hau da, beharrezkoa denean, behar den informazioa eskaintzea.

2.- Ezagutu zure bezeroak

Bezero batek gure online dendan lehenengoz erosten duenean, datu pertsonal batzuk ematen dizkigu, eta funtsezkoak dira apurka-apurka gure bezeroen online datu basea sortzeko: bizilekua, interesatzen zaizkion produktuak, gastua, erabilitako ordainketa modua... Informazio hori guztia eta gehiago oso erabilgarria izango da guretzat, bezeroen behar eta gustuetara gure online denda egokitzen joateko. Esate baterako, gure ecommerceko gastuaren batez bestekoa 100 eurokoa dela ohartzen bagara eta, eskaintzen ditugun produktuen aukera guztiaren barruan, ezaguna den sorta bat baldin badago, gure prezio politika eta produktuen aukeraketa bi errealitate horietara egokitu dezakegu.

3.- Pertsonalizatu esperientzia ahalik eta gehien

Ideia hori aurrekoarekin zuzen lotuta dago: gure bezeroak hobeto ezagutu ahala, haien erosketa esperientzia pertsonalizatu ahal izango dugu. Kontzeptu hori aplikagarria da, esaterako, azkeneko erosketarekin zerikusia duten produktuak eskaintzearekin. Gure online dendan sartzean, begiratu batean, bere intereseko produktuak ikusten baditu, denbora aurrezten lagunduko diogu eta erosketa berri bat egiteko "tentatuko" dugu.

4.- Erabili posta elektroniko bidezko marketinga

Erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzea hark emandako datuak erabiliz posta elektroniko bidezko marketin estrategia eraginkor baten hasiera da. Ez dago gure bezeroak nekatu beharrik egunero gure azken eskaintzei buruzko mezu bat bidaliz. Adibidez, hamabost egunean edo hilean behin newsletter bat bidal daiteke, eta bertan bezeroarentzat interesgarria izan daitekeen informazioa bildu, irekiko dela ziurtatzeko. Newsletter horretan bezeoarentzat interesgarriak izan daitezkeen eskaintzak, beherapenak eta produktuei buruzko iradokizunak sartu behar dira, egin dituen aurreko erosketen arabera.

5.- Erraztu ordainketa aukera anitzekin

Gaur egungo ecommerce arrakastatsuenek ahal beste errazten dute erosketa prozesua, eta horretarako asko erraztu behar da ordainketa elektronikoa, besteak beste, hainbat aukera emanez. Nahiz eta Espainian kreditu-txartela den ordainketa modurik gogokoena online kontsumitzaileen artean, Paypal bezalako plataformak edota jasotzean ordaintzeko sistema klasikoa ere bezeroak erabiltzeko aukerak izan beharko lukete.

6.- Entregatzeak erraza izan behar du

Gaur egun, lehia handia dago entrega azkarrenak egiten dituen online denda zein den ikusteko. Eta nahiz eta produktuak jasotzeko denbora faktore garrantzitsua izan, nola eta non egiten den entregatzea aukeratzeko erraztasuna izatea ere garrantzitsua da. Esaterako, mezularitza zerbitzu batzuk bezeroaren bizilekutik gertu dauden dendetan paketeak uzten dituzte, eta horrek jasotzea errazten du denbora tarte luzeetan etxean paketea jasotzeko inor egoten ez den kasuetan.

Banner Zentral Kontu Negozio Banner Zentral Kontu Negozio
BBVA Autonomo eta Enpresa txiki eta ertainentzat
Haien jarduera profesionalerako kontua behar duten autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako kontua.

7.- Zure webaren erabilgarritasuna aztertu

Erabiltzaileari erosketa esperientzia errazteko estrategia horretan, ezinbestekoa da gure online dendaren alderdi teknikoa zaintzea. Kargatzeko abiaduratik formatu desberdinetarako moldaketara -telefono mugikorrak edo tabletak-, alderdi tekniko horiek guztiak funtsezkoak dira, behin bezeroaren arreta bereganatu ostean, webaren diseinu txarra dela eta alde egin ez dezan ziurtatzeko.

8.- Zaindu sare sozialetako itxura

Sare sozialak online denden berezko komunikazio eta publizitate euskarria dira. Facebook, Twitter, Instagram… bezero berriak erakartzeko bide interesgarriak izan daitezke guztiak. Baina hori lortzeko, ez da nahikoa bertan egon eta maiztasun handiagoa edo txikiagoarekin gure dendako azkeneko produktuen edo eskaintzen berri ematearekin. Sare sozialetako marketinga oso eraginkorra izan daiteke, baina soilik denbora emanez eta estrategia garbi bat jarraituz egiten bada.

9.- Ezagutu zure datuak

Etengabeko hobekuntzaren filosofiari eusteko, gure online dendan sortzen den informazio guztia aztertzea da egin daitekeen lan garrantzitsuenetako bat. Nondik iristen zaizkigu bisitak? Zer gailu mota erabiltzen dute? Erosketa prozesuaren zein puntutan egiten dute alde? Zeintzuk dira elementurik kontsultatuenak? Horien eta beste hainbat galderen erantzuna ezagutzeak pixkanaka gure online denda hobetzeko laguntza eta ideiak emango dizkigute.

10.- Ikasi beteranoengandik

Azken aholkuan bezala, online denda bat sortzeko edo daukaguna hobetzeko garaian, marka handiak zer egiten ari diren begiratzea beharrezkoa da beti. Arestian aipatutako gako guztiak ecommerce handietan aurki daitezke, eta horiek nola implementatu dituzten eta gure online dendara nola egokitu ditzakegun begiratzea beharrezkoa da.

ERREPIDE Kontu Negozio ERREPIDE Kontu Negozio
Enpresa - Ere ahal izango luke interesarte Enpresa - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Enpresa bat bere tamainaren arabera sailkatzeko irizpideak zeintzuk diren azaltzen dizugu.
  • Azalduko dizugu nola laguntzen duten langile bakoitzak ordaindu behar dituen zergak ezartzen haien diru-sarreren arabera
  • Aldi baterako elkarketa estrategiko honi buruz jakin behar dituzun xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.