La garrantzi de la segmentazio de merkatu zabaltzean bat estrategia enpresako

Gure bezero potentzialak zatitzeko eta haien beharrak asetzeko aholkuak

Merkatua segmentatzea merkatu zehatz bat talde homogeneo eta txikietan banatzean oinarritzen den lana da. Bere funtsezko helburua zehaztasunez talde bakoitzaren beharrak mugatzea da, enpresak hobeto artatu ahal izan ditzan, horietako bakoitzari produktu edo zerbitzu egooki bat eskainiz.

Merkatua segmentatzea edozein marketin arduradunen lehenbiziko lana izan beharko luke plan estrategiko bat pentsatu eta diseinatzerako orduan. Behin merkatua segmentuta dagoenean, definitzen has daitezke negozio bat garatzeko ekintza jakinak. Hori al da enpresa guztiek jarraitzen duten bidea?

Banner nagusi Kontu Negozio Banner nagusi Kontu Negozio
Negozioak kontua
Zure negoziorako kontua, mantentze komisiorik gabe.

Merkatuko segmentazio on baterako gakoak

Segmentazioa erabilgarria izan dadin, funtsezko hiru oinarri izan behar ditu:

1. Merkatua zatitzen den taldeetako kideak homogeneoak izan behar dute haien artean.

2. Taldeak heterogeneoak izan behar dute haien artean, ongi bereizita geratu behar dutelarik batzuek besteetatik.

3. Segmentuak egonkorrak izan behar dute denboran zehar, hau da, kideak talde desberdinetan egotea saihestu behar da.

Segmentaziorako aldagai egokienak aukeratzeko trebetasuna ere beste gako bat da emaitza on bat lortzeko. Faktore bereizgarri anitz existitzen dira, eta horiek taldeak sektore desberdinetan zatikatzea ahalbidetzen dute. Hurrengoak segmentazio-aldagaien adibideak dira:

1. Demografikoak: sexua, erlijioa, lanbidea, ikasketak, diru-sarrera maila eta adina.

2. Geografikoak: hiria, eskualdea, herrialdea eta klima.

3. Soziokulturalak: zaletasunak, sinismenak eta arraza.

Segmentazio-aldagaiak aukeratzeko ordena ere garrantzitsua da merkatu bat azpimerkatuetan edo tamaina txikiagoko taldeetan zatikatzeko orduan, batez ere lortzen den eskema zentzuzkoa izan dadin. Segmentatzerako orduan faktore bereizgarri goiztiarragoa den posizio batean sartzeak eskema konplexuagoa izatea eragin dezake, batez ere bisualki, eta horrek oinarrizko hiru premisen erdiespena zailtzen du

Marketin mix-a

Behin segmentuak definituta daudenean, marketin mix bat gara daiteke horietako bakoitzerako. Segmentu guztiek ez dute modu berean erantzuten produktu edo zerbitzu baten aurrean, eta horregatik garrantzitsua da horietako bakoitzerako egokiak diren parametroak definitzea, prezioa, produktu/zerbitzua, promozioa, prozesuak eta pertsonei dagokienez.

Merkatuko nitxoak identifikatzea, hau da, estrategia jakin bat bidera dakieken eta oso espezifikoak diren merkatuko sektoreak identifikatzea. Hori, segmentazio on bat izatearen ondorioetako bat da. Merkatuko nitxo bat identifikatzearen onena da, bere beharrak ongi artatzen badira, hori osatzen duten bezeroak nahiko fidelak izan ohi direla, lehenbizikoz emandako balore horri erantzunez. Lehen begi-kolpeko maitasuna, enpresako erromantikoenek esango luketen moduan.

Segmentazio-aldagaietako batzuk arreta askorekin artatu behar dira, izan ere, segmentuen sentsibilitateak guztiz alda daitezke bereizte faktore batetik bestera. Esaterako, adinak helduentzako dena baino adingabekoentzako ez den edukia zehazten du; edo haurtxoentzat balio duen baina haur helduagoentzat balio ez duen jostailu bat.

Banner Zentral Kontu Negozio Banner Zentral Kontu Negozio
BBVA Autonomo eta Enpresa txiki eta ertainentzat
Haien jarduera profesionalerako kontua behar duten autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako kontua.

Erlijioa kontuan izateko beste faktore bat da; izan ere, arrazoi kulturalak direla eta, hutsalak irudi dezaketen arren, zerbitzu edo produktu bat irain bat bilaka daiteke segmentu batentzat eta hilabeteetan zehar egindako marketin-lana bota dezake. Esate baterako, urteko garai jakinetan kristauentzat arraina jatea gaizki ikusita dago; urdaiazpikoa bezalako elikagaien edo aholkola duten edarien kontsumoak ez du bat egiten musulmanekin.

Oso argi izan behar dira hasieratik zeintzuk diren segmentu bakoitzaren aukerak, zuzenean proportzionalak direnak eskainitako produktu edo zerbitzuarekin estali nahi diren beharrekiko, eta baita bere sentsibilitate garrantzitsuenak ere. Hau da, eragin handiena duten faktore eta jarrerak eta onartezinak iruditzen zaizkienak.

Ondorioak

Enpresa guztiek ez dituzte haien negozioaren garapenerako erabakiak merkatuaren segmentazio on batean oinarritzen, eta horrek porrot kasuak dakartza, porrot enpresarialak eta baita negozio, produktu eta zerbitzuenak ere. Batzuetan bistakoa izaten da zer edo zerk ez duela funtzionatzen merkatua segmentatzeko oinarrizko pausua alde batera utzi delako eta estrategia hutsal eta oinarri sendorik gabekoa jaulki delako.

Gakoa hor dago, bezeroek estali nahi dituzten behar horiek identifikatzean, balioa emateko. Iraunkorra da, beti izan da horrela eta lehentasuna da. Beharrek ez dute apartekoak izan behar, ezta irtenbideek ere. Horiek ongi identifikatzean datza bezeroei balorea emateko eta harreman iraunkorra sortzeko, negozioa garatzen lagunduko duena.

ERREPIDE Kontu Negozio ERREPIDE Kontu Negozio
Enpresa - Ere ahal izango luke interesarte Enpresa - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Enpresa bat bere tamainaren arabera sailkatzeko irizpideak zeintzuk diren azaltzen dizugu.
  • Azalduko dizugu nola laguntzen duten langile bakoitzak ordaindu behar dituen zergak ezartzen haien diru-sarreren arabera
  • Aldi baterako elkarketa estrategiko honi buruz jakin behar dituzun xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.