Gomendio batzuk zure enpresa-proiektuarentzat izen on bat aukeratzeko

Enpresaren izena erabakitzea da egin beharreko lehenengo urratsetako bat
Enpresa-proiektu baterako ideia duzu. Hausnartu, moldatu eta martxan jartzea erabakitzen duzu. Hasierako pausuetako bat izen perfektua aurkitzea da, nahiz eta ez den garrantzitsu zein erabakigarriena. Batzuetan, lehenengoan ager daiteke edo martxan jarri aurretik izan daiteke eta beste batzuetan hausnarketa denbora tarte zabala behar izaten da. "Erronka" berezi horren aurrean gomendio batzuk daude.
Goiko bannerra Negocios kontua Goiko bannerra Negocios kontua
Negozioak kontua
Zure negoziorako kontua, mantentze komisiorik gabe.
Lehen gomendioa eta garrantzitsuenetakoa hurrengoa da: izenak erraza izan behar du esateko, irakurtzeko, idazteko eta baita gogoratzeko ere. Batzuetan, izen bat ideia handi bat izan daiteke, baina errealitatean, sufrimendu bat da esateko edota mezu elektroniko batean idazteko. Kasu horretan, zenbat eta gutxiago gehiago da; horregatik, kontuan izan behar da zenbat eta laburrago eta harrigarriagoa izan, hobe.

"Erraztasun" horrekin batera, sormen prozesua funtsezkoa da izen egokia aurkitu arte. Bereziki irudimena aske uztea, trabarik gabe eta horretarako teknika desberdinak erabiliz. Prozesu horretan, zure bazkideen laguntza edo familiarteko edo lagunena ere oso interesgarria izan daiteke, eta azken finean, erabakigarria bilatzen den helburua lortzeko.

Sormen prozesu horretan kontuan izan behar da, ahalik eta labur eta harrigarriena izateko beharra izanagatik, egokiena enpresak egingo duen jarduerarekin nolabaiteko zerikusia duena izatea dela. Egia da bi irizpide horiek uztartzea pixka bat konplexua dela, baina saiatu egin behar da gutxienez.

Erdiko bannerra Negocios kontua Erdiko bannerra Negocios kontua
BBVA Autonomo eta Enpresa txiki eta ertainentzat
Haien jarduera profesionalerako kontua behar duten autonomoei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako kontua.

Hausnartutako ideia sorta bat lortu ostean, zailena dator: domeinuaren erabilgarritasuna egiaztatzea, antzeko izenarekin enpresarik badagoen edota marka hori egun erregistratuta dagoen jakitea. Pausu hori galbahe gogorra bilakatzen da, izan ere, kontuan zenituen aukera asko kanpo geratu dira azken azterketa horren ostean. Horregatik ia derrigorrezkoa izaten da aukera anitz izatea "hutsa" saihesteko.

Azkenik, baina hori ere garrantzitsua dena, laztasuna kendu behar zaio gaiari. Egia da izenak enpresa bati buruz asko esan dezakeela, eta gainera asko lagun dezake bere promozio eta merkaturatzean. Zalantzarik ez dago. Baina, horretaz gain kontuan izan behar da historian zehar hainbat adibide daudela, gogoangarri izan diren konpainienak, "jardunbide egokien" adibide ez diren markekin. Hori dela eta, gomendio onena hurrengoa da: lan egin izen on bat lortzeko, baina ez xahutu energia gehiegi horretan. Ziur aski, azken finean ez du mereziko.

CTA Negocios kontua CTA Negocios kontua
Enpresak - Honek ere interesa zaitzake Enpresak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Enpresa bat bere tamainaren arabera sailkatzeko irizpideak zeintzuk diren azaltzen dizugu.
  • Azalduko dizugu nola laguntzen duten langile bakoitzak ordaindu behar dituen zergak ezartzen haien diru-sarreren arabera
  • Aldi baterako elkarketa estrategiko honi buruz jakin behar dituzun xehetasun guztiak azalduko dizkizugu.