Nomina-kontu onena: zer ezaugarri izan behar ditu

Aurreztu komisioak eta baliatu ahalik eta gehien zure kontua nomina batekin: ezagutu zer den desberdintasuna eragiten duena

Nomina bat “helbideratzea” zure soldata automatikoki banku-kontu edo nomina-kontu batean sartzea da. Izapide erraza da berez; izan ere, zure enplegatzaileari dirua erregulartasunez non sartu behar duen esan behar diozu soilik. Hau orain, aipatu agindu iraunkorraren jomuga ez da arinkeriaz aukeratu behar, merezi du ondo aztertzea horretarako merkatuko nomina kontu hoberena aukeratua izan dadin.

Kontu egokia izanda zure nominari zenbateko etekina atera diezaiokezun azalduko dizugu, baita, eta batik bat, zergatik merezi duen kalitateko erakunde baten alde egitea ere. Izan ere, nomina bat, ordaindutako lanaren diru-sarrerak kudeatzeko ez ezik, banku-produktu bikainak eskuratzeko tresna ere izan daiteke nomina-kontua.

Banner Nagusi Kontu Komisiorik Gabe Banner Nagusi Kontu Komisiorik Gabe

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Nomina-kontuak zer eskaini behar du?

Nomina kontu batean, gauza garrantzitsuena, zalantzarik gabe, komisiorik ez dizula eskatzen da, ez kontuaren administrazioagatik ez mantentzeagatik. Gainera, txekeak jaulkitzearen edo transferentziak egitearen ondoriozko gastu guztiak aurrezteko ere balio behar dizu nomina-kontu batek, eta denetan garrantzitsuena, kreditu- edo zordunketa-txartela doan lortzeko.

Kalitateko nomina-kontu batek, gainera, zure eskura jarri behar ditu zure kontuen kontrola online egiteko azken tresnak. Ez zaitez konformatu web-atari aspergarri batekin; saiatu kontuak begiratzeko baino zertxobait gehiagorako balioko dizun aplikazio aurrendari bat aurkitzen. Azken belaunaldiko aplikazioek, adibidez, mugikorrarekin ordaintzeko edo txartela gainean eraman gabe ere dirua izateko aukera ematen dizute.

Hala ere, ez hartu teknologia soilik kontuan zure nomina-kontua aukeratzeko, guztia ez baita teknologia. Egia da gero eta gutxiago joan behar dugula bankura paperak aurrez aurre egitera, baina…kutxazain bat behar baduzu zer? Eta zer gertatuko da hipoteka sinatu behar duzun egunean? Beraz, lehenbizi ongi hausnartu behar da, nominaren gordailua ongi finkatuta dagoen erakunde eskuragarri baten esku uzteko, batez ere, zuretzat nomina-kontu onena bilatzen ari bazara. Epe luzera bankuren batera jo beharko duzu, eta hobe azkar eta erraz egin badezakezu.

Ildo horretan, bada, zure egoera pertsonala da kontuan hartu behar duzun azken alderdia. Nomina izango da etorkizunean finantzaketa edo hipoteka bat lortzeko ateak irekiko dizkizun giltza. Hortaz, pisu bat erostekotan edo auto baterako kreditua eskatzekotan bazaude, hartu kontuan, banku bat edo bestea aukeratzeko orduan, ea epe luzera halako produktuak emango dizkizun.

Kontu onena bilatzeko orduan, zuretzat egokiak izan behar dira nomina-kontuarekin batera doazen banku-produktuak; horrela soilik jakingo duzu ziur aukera onenarekin hasiko zarela lanean.

BBVAk zure nominarako egiten duen proposamena

BBVAk ez die bere bezeroei nominarik eskatzen erakundean kontua irekitzeko. Dena dela, kontua da soldata bat kobratu edo ohiko diru-sarrerak izanik BBVA aukeratzen baduzu hori kudeatzeko, baldintza apartak eta abantailak lortuko dituzula horregatik.

BBVAko bezero modura, gauzarik garrantzitsuena da ez duzula zeure kontura gasturik ordaindu beharrik izango. BBVAn horretan pentsatu izan dugu eta, horregatik, nahi dugu ohiko diru-sarrerak dituen bezero inork ez dezala izan ezer ordaindu beharrik bere kontuagatik, ezta ere txekeak jaulkitzeko edo bidalketak eta transferentziak egiteko, eta gutxiago oraindik kreditu edo zordunketa txartel bat lortzeko.

Komisiorik gabeko kontu batez gozatzeko, gutxieneko diru-sarrera batzuk izan behar dira. Orduan, zer kontu izan daiteke nire nomina sartzeko hoberena? Zure soldata sartzeko BBVA badarabilzu buruan, Va Contigo kontuaren edo Gazte kontuaren (29 urtetik beherakoentzat) berezitasunak jakin nahiko dituzu beharbada.

Kontu horien baldintzak betez ez du ezer ordainduko eta eragiketarik ohikoenak egin ahalko dituzu. Horrez gain, BBVA bezalako erakunde baten abantailak izango dituzu: finantzaketa-programa erakargarriak, kreditu-lerroak, hipotekak, kreditu-txartelak, BBVAren 6.000 kutxazainen sarea, eta abar. Eta hori guztia, edozein gailutatik (ordenagailu, tablet nahiz mugikorra); izan ere, BBVAren aplikazioaren bidez etxetik atera gabe kudeatu ahal izango dituzu zure eragiketa guztiak.

Banner Zentral Ez Batzorde Banner Zentral Ez Batzorde

0 € komisioetan zure kontu eta txartelagatik.

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua
Ildo horretan, beraz, BBVAk bete egiten ditu gure ustez kontu bat nomina-kontu onena bihurtzen duten baldintza garrantzitsuenak izan daitezkeenak. Informazio gehiago nahi baduzu produktu honi buruz, «Kontuak eta txartelak» atalean ( bbva.es ) gaiari buruzko xehetasun guztiak aurkituko dituzu. Emaiozu begirada bat, eta lortu merkatuan aurrendari den kontua!
ERREPIDE Hazte Bezero ERREPIDE Hazte Bezero
Kontu - Ere ahal izango luke interesarte Kontu - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontu - Tresna Kontu - Tresna

Kontuen tresnak