Nola lortu independentzia edo askatasun ekonomiko handiagoa

Ezagutu modako hitz honen gakoak
Aske izateko modu ezberdinak daude eremu finantzarioan. Zure kontua maiz begiratzeaz eta kargatzen dizuten ordainagiri bakoitzeko beldurra izateaz nazkatu zara? Artikulu honetan independentzia edo askatasun finantzariora hurbiltzeko alderdi batzuk ezagutuko dituzu. Modako termino hau ez luke oharkabean igaro behar.
Banner Nagusi BBVA Bconomy Banner Nagusi BBVA Bconomy
BBVA Bconomy
Aurrezteko helburu bat jartzen eta hura erdiesten laguntzen digun tresna.

Zer da askatasun finantzarioa?


Lehenik eta behin, termino finantzarioetan aske edo independentea izatea ez da aberatsa izatea. Hau da, dirudun baten askatasun finantzarioa langile arrunt edo autonomo baten berdina izan daiteke. Independentzia finantzarioa erraz lortu daiteke xede errazak ezartzen badira, eta osasun finantzarioa ondo zaintzen bada, gastu bat ez da munduaren amaiera izango.

Askatasun finantzarioko indize handiago bat gai da norberaren oinarrizko beharra eta zertxobait gehiago asetzeko. Ondorioz, materiala izateaz gain, bizitzaren aurrean izan beharreko jarrera bat da. Finantza aldetik aske izateak hiru kontzeptu ulertzea eskatzen du:

  • Noraino iritsi nahi duzu?
  • Zeintzuk dira zure amets eta beharrak?
  • Zenbat egiteko prest zaude bertaraino iristeko?

Zure finantzetan askea izan nahi baduzu, hiru galdera hauek planteatu behar dira, jarduera guztiak lotuta doaz eta. Xede argirik gabe ez zara oso urrun iritsiko. Xede hori posible edo ezinezko bezala sailkatu beharko da.

Errealitatea? Mundu osoan zehar bidaiatzea eta luxuzko hoteletan lo egiteko asmoa baduzu, plan jakin bat sortu beharko duzu xede horren arabera. Esaterako, plana ez da berdina izango familia bat izan eta probintzia bateko hiriburu batean bizitzeko. Zure xedeek egin behar duzun ahalegin ekonomikoa neurtuko dute, xede horiek lortzeko.

Diru-sarreren mundua

Independentzia finantzarioa eta eskuragarri dauden diru-sarrera iturriak oso lotuta doaz. Era berean, ordea, aldatu egiten dira kasuaren arabera. Langilearen profil bakoitzaren arabera, bi kasu ezberdinetan diru-sarrerak optimizatzea nolakoa den azalduko dugu:

  • Langile autonomoa. Autonomo batek ordu asko behar ditu bere negozioa mantentzeko. Nolanahi ere, laguntza logistiko eta finantzarioa ere behar du. Kasua hori bada, horri aurre egiteko modu egokia negozioaren araberako plan bat eratzea da. Plan horretan, enpresaren helburuak era argi eta objektiboan aipatuko dira, bere bideragarritasuna aztertu eta, batez ere, erronkari aurre egiteko behar diren pausoak kontuan hartu.
  • Besteren konturako langilea. Langile batek aurrezteko aukera onenak ditu, bere lanarengatik aldez aurretik bere diru-sarrera ezagutzen duelako. Ondorioz, autonomoa ez bezala, bere gastuak planifikatzeko aukera du bere diru-sarreren arabera, eta erabakiak hartu. Gastuak aztertzean uko egin daitezkeen gastuak egongo balira, horiek bertan behera utz daitezke, eta, esaterako, aurrezki kontu batean sartu daitezke. Kalkulu hau egiteko aukera ematen dizuten tresna edo funtzionaltasun interesgarriak daude, eta horiei esker, hainbeste nahi duzun independentzia edo askatasun finantzarioa lor dezakezu.
Banner Zentral Bconomy Banner Zentral Bconomy
Hasi aurrezten
BBVA Bconomyrekin, zure gastuak alderatu ahal izango dituzu, eta zure koltxoi finantzarioa sortu.

Kontrola; arrakastaren tresna

Dena den, irabazten edo gastatzen duzuna gorabehera, kalkulatzean garrantzitsuena nola kudeatzen duzun da. Kontrolaren neurriak, hortaz, zure lagun minenak izango dira askatasun finantzarioa lortzeko ibilbidean.

Zure gastu eta diru-sarrerak kontrolatzeko era interesgarriena mugikorrean izan dezakezu, gastuak kontrolatzeko BBVA Bconomy funtzionalitate berriarekin. Funtzionaltasun berri honekin, zure gastuak zehatz aztertzeko, nola gutxitu jakiteko eta zure xedeak lortzeko aurrezteko aukera izango duzu. Zerbitzu hauek erabili ditzakezu, zauden tokian zaudela, zure diruaren inguruko informazio gehiago izateko.

ERREPIDE Bconomy ERREPIDE Bconomy
Kontu - Ere ahal izango luke interesarte Kontu - Ere ahal izango luke interesarte

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontu - Tresna Kontu - Tresna

Kontuen tresnak