Noiz ireki eta nola erabili haurrentzako kontuak edo adin txikikoenak

Adingabeko batek bankuko kontu bat izan dezake, baina beharrezkoa da izapidetzeko eta erabiltzeko jarraibideak izatea
Nahiz eta orokorrean bankuko kontuak errentagarritasuna, aurrezkiak edo hipoteka bat eskatu nahi duten helduekin lotu, adingabekoek ere erabil ditzakete. Izan ere, oso ohikoa da haurra jaiotzean kontu bat irekitzea; honela, guraso edo senideek (aiton-amonak, osaba-izebak, aita-ama pontekoak...) aurrezkiak bermatzeko. Horiexek dira haurrentzako kontuak, baina, zein da irekitzeko une onena eta nola erabili? Ezagutu horretarako gakoak eta funtzionamendua.
Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Noiz eta nola ireki haurrentzako edo adingabekoentzako kontu bat?

Haurrentzako kontua irekitzeko une onena erlatiboa da, eta egoeraren araberakoa. Edonola ere, haurtxoaren jaiotza une aproposa da. Horrela, haurtxoaren etorkizunean inbertitzen hasten gara. Aldiz, beranduago ireki daiteke, haurra helduago egitean. Kontua aurrezteko ohitura eta garrantzia sustatzeko erabil daiteke.

Edonola ere, ez dago zalantzarik kontua irekitzeko behar diren baldintzei buruz. Kontuaren titularra adingabekoa bada, beharrezkoa ordezkari legal bat izatea. Tutore legala izan ohi da adingabekoaren ordezkaria, hots, ama edo aita, eta familia-liburuaren bidez frogatzen da. Edonola ere, ordezkari legala beste pertsona bat izan daiteke, baldin eta epai batekin edo beste dokumentu batekin adingabekoaren ardura duela frogatzen badu.

Haur batentzako kontua irekitzeko, ezinbestekoa da adingabekoak NANa izatea. Bestela, Zerga Agentziak emandako behin-behineko IFZ bat izan beharko du.

Haurren kontuak erabiltzean kontuan izan beharrekoa

Behin kontua irekita, zenbait argibide garrantzitsu jarraitu behar dira kontua kudeatzeko. Lehenik eta behin, kontua adingabekoarentzat bada, kontuan izan behar da ordezkariak ezin duela bere gauzetarako erabili. Egitekotan, ondorio judizialak izan ditzake.

Halaber, saihets daitekeen akatsa egiten da maiz: nahiz eta gurasoak ordezkari legal gisa jardun, haurra titularra bada eta funtsak bereak badira, haurra izango da titular bakarra. Bestela, gaizki ulertu fiskalak gerta daitezke, baita herentziazkoak ere.

Haurrentzako kontuen modalitatearen arabera, lotutako txartel bat egon daiteke. Txartela ez da kreditukoa izango, zordunketakoa edo aurreordainketakoa baizik. Adingabeak kontuarekin egindako eragiketak baimendu eta onartu beharko ditu ordezkariak eragiketak onartu ahal izateko.

Erdiko bannerra Komisiorik gabe Erdiko bannerra Komisiorik gabe

0 € komisioetan zure kontu eta txartelagatik.

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

Haurrentzako kontu bat irekitzeko eta erabiltzeko gomendioak

Egia da gomendio asko daudela, baina nabarmendu beharra daude hiru, kontua irekitzeko eta kudeatzeko erabilgarriak izan daitezkeenak:

  • Bilatu, alderatu eta aukeratu: edozein produktu kontratatuta egin beharrekoa; kontu hau ez da salbuespena. Balioetsi aukera onena, hainbat alderdiren arabera: haurrak zer adin duen, kontua nola erabiliko den, dirua epe luzera etekina sortzeko den...
  • Zordunketa txartela mugarekin: ideia bikaina da adingabekoa arduratsua eta autonomo izaten ikasteko. Hori bai, adingabekoaren adinarekin lotura zuzena du horrek, eta gurasoen erabakiaren araberakoa da. BBVAn kreditu txartel bat kontrata daiteke 12 urtetatik aurrera, baldin eta ordezkari adindun bat badu.
  • Irakurri ondo baldintzak: edozein produktutan gerta bezala, oinarrizkoa da ezustekoak saihesteko. Ziurtatu ez dagoela klausula nahasgarririk edo berezirik, ezta nahi ez dituzun lotutako beste produkturik edo txartelik.

Nabarmena da haurrentzako kontuek abantaila interesgarriak dituztela. Adibidez, ez da komisiorik kobratzen administratzeagatik edo mantentzeagatik, ezta gurasoen kontutik eskualdatzeak egiteagatik. Gainera, kontua irekitzean ohikoa haurrari opariak egitea; hala nola, jostailuak edo haurrari zuzendutako produktuak.

CTA Egin zaitez bezero CTA Egin zaitez bezero
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak