Zer gertatzen da banku batek beste bat erosten badu?

Banku sektorean oso ohikoak dira erakunde finantzarioen artean bat-egiteak eta erosketak egotea

Bezero askok galdera berdina egiten diete haien buruari banku batek bere bankua erostean: bezero gisa dituzten baldintzak, kontratatutako produktu finantzarioak, banku zahar eta berriarekin erlazionatzeko modua eta abar: bulegoak, kutxazainak, transferentziak, apparen erabilera edo web orria, eta abar.

Hauek dira argitu nahi ditugun zalantza ohikoenak:

Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak Goiko bannerra Komisiorik gabeko kontuak

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

1. Nire gaur egungo kontu-zenbakia galduko dut? Zenbakikuntza eta IBANa aldatzen dira?

Posible da zure kontu zenbakia aldatzea. Edonola ere, horrek ez du esan nahi helbideratutako ordainagiriekin edo bestelako ohiko diru-sarrerekin arazorik izango duzunik (nomina ordainketa edo bestelakoak).

Kontu zenbaki aldaketaren kasuan, erakunde finantzarioak gutxienez bi hilabete lehenago jakinarazteko betebeharra dauka, eta dagozkion izapide guztiez arduratzeko: ordainagirien berrelbideratzea, ohiko diru-sarrerak, interesen ordainketak, eta abar.

Aldaketa hau beste erakunde finantzario bat beregan hartzen duen bankuaren kontu antolatzaile eta administratiboa izan ohi da. Izan ere, erakunde bakoitzaren zenbakikuntza digitu jakin batzuen araberakoa izan ohi da. Digituak jatorrizko erakunde finantzarioa identifikatzeko erabiltzen dira diru mugimenduekin erlazionaturiko kudeaketetan.

2. Nire banku zaharraren txartelek balio dute? Oraindik erabil ditzaket?

Zure kontu zenbakiari elkarturiko zordunketa edo kreditu txartela beste batekin aldatu daiteke, eta ez luke inolako kostu gehigarririk izan behar.

Edonola ere, txartel baten ordezkapena bere iraungipenarekin lotuta egon ohi da, ez igorri duen bankuarekin. Ondorioz, baliteke bezeroek haien jatorrizko bankuaren txartela erabiltzea, baina kontu zenbaki berriari elkartuta egotea, banku "berriak" txartela hori aipatutako arrazoiengatik ordezkatu arte.

3. Kontratatuta ditudan kontu, gordailu, hipoteka edo bestelako produktu finantzarioen baldintzak aldatuko dira?

Banku baten bat-egiteak ez du beti bankuko produktuen baldintzen aldaketa eskatzen; hau da, bat-egitearekin, produktuen baldintzak berdinak izango dira. Hori bai, bat-egitea baino lehen bezala, baldintzak banku eta bezeroaren arteko adostasunaren bidez aldatu daitezke, edo bakarrik bankuak erabakita, aurreabisuko legezko epea errespetatzen badu (1 edo 2 hilabete, produktuaren arabera).

Erdiko bannerra Komisiorik gabe Erdiko bannerra Komisiorik gabe

0 € komisioetan zure kontu eta txartelagatik.

Ezagutu Komisiorik gabeko Online Kontua

4. Nire banku "berrira" joan naiteke, edo haien bulego edo kutxazainak erabili?

Erakunde finantzarioen bat-egite edo erosketarekin, sukurtsaletan aldaketak gertatu ohi dira, itxiera, birmoldaketa edo birkokatzeak direla eta. Dena dela, erakunde finantzarioak bere bezeroei bulego berriaren egoera eta kudeatzaile komertzialen erabilgarritasuna komunikatu ohi die.

Gainera, behin bankuen bat-egitea gertatzean, bezeroak erakunde berrian sartuko dira eta banku "berriko" kutxazain eta bulegoak erabili ohiko operazioak egiteko: kutxazainetan diru erretreta eta sartzea, saldoen kontsulta, eta abar.

CTA Egin zaitez bezero CTA Egin zaitez bezero
Kontuak - Honek ere interesa zaitzake Kontuak - Honek ere interesa zaitzake

Honek ere interesatu zaitzake

  • Transferentzia baten banku hartzailea identifikatzeko balio dute, prozesuaren segurtasuna bermatzeko.
  • Zure eskura jarri ditugu zenbait funtzionaltasun online, kudeaketak errazteko, zauden tokian zaudela.
  • Transferentzia bat egiteko behar den denbora aldatzen doa. Bankuko eragiketa honek dakarren guztia azaltzen dizugu.
Kontuak - Tresnak Kontuak - Tresnak

Kontuen tresnak