Zure bizitza errazteko aurrezpen aholkuak

Lasaiago bizitzeko aurreztea.

Aurreztea oso ohitura garrantzitsua da; izan ere, etorkizuneko ustekabeetatik babesteaz gain, etxea erostea, bidaiatzea eta beste edozein amets betetzea (txikia izanagatik ere) ahalbidetzen dizu. Horregatik, eta hainbeste alderdi mesedegarri baditu: zergatik da hain zaila aurreztea? Lehen oztopoa, hasi, eta eguneroko gastuen, kapritxoen eta fakturen zenbatekoa ikusi orduko iristen da. Orduan ohartzen zara azkenean guztia direla ordainketak. Ondorioz, ezinbestekoa da helburu motibagarria edukitzea, apurka-apurka gordetzen duzun diru hori etorkizunean sari bat lortzeko funtsezkoa dela ikus dezazun

Baina horiek ez dira aurreztaile bihurtzeko puntu onuragarri bakarrak. Gainera, aurrekontuak antolatzeko eta kontsumoa lehenesteko garaian betiere ondo datozen jokabideak garatzeko aukera ematen dizu; horrek oinarria emango dizu gerta litezkeen larrialdietan aurrera ateratzeko, eta, horrez gain, etorkizunean bizi kalitate hobea lortzen lagunduko dizu.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Aurrezteko aholkuak

BBVAn badakigu lehenengo urratsak ez direla inoiz errazak. Horregatik, aurrezteko aholku batzuk eman nahi dizkizugu, gaur bertatik zure bizitza errazteko.

Aurkakoa iruditu arren, jende gehienak ez daki zertan gastatzen duen dirua, eta harritu egiten da hil amaieran kontuaren laburpena ikusten duenean. Kontu horrek konponbide erraza du: BBVAren aplikazioa. Xehetasun osoz erakusten dizkizu kontuko datuak, eta iOS-en nahiz Android-en eskuratu dezakezu. Lagungarria da dirua zertan gastatzen duzun ikusteko eta, batez ere, beharrik gabeko gastuak zein diren eta nola ken daitezkeen identifikatzeko. 

Beharrik gabeko ordainketa horiek ere puntu garrantzitsuak dira; izan ere, hilero-hilero gastu nabarmena ekartzen diote zure kontuari. Gehiegi pentsatu gabe erosten dituzun kapritxo handi nahiz txiki horiek dira. Halakorik ez izateko, eta batzuetan zaila izan arren, hobe da erosi aurretik ordu batzuk igarotzen uztea, eta esan dezala denborak egiaz beharrezkoak diren. Denbora hori igaro ondoren ez baduzu ondorio argirik atera, behar ez duzun seinale izango da agian. 

Ona da beharrezkoak diren gastuak ere berrikustea. Interneten badira zeregin horretarako lagungarriak izan daitezkeen zenbait konparatzaile. Haietan nahi duzun produktua bilatzea eta kalitate eta prezio arteko erlazio onena duena aukeratzea, ez duzu besterik egin behar. Baina kontuz sarean nabigatzean; izan ere, kostuak murrizteko tresnak emateaz gain, okerreko bidetik eraman zaitzaketen deskontu handi eta tentagarriak ere eskaintzen ditu. Oraingoan, eta aurrez ere esan dizugun bezala, egiaz behar duzuna soilik erostea da onena. 

Azkenik, garrantzitsua da aparteko diru sarrerak gordetzea. Gordetzen badituzu, suerta litezkeen ustekabeei aurre egin ahal izango diezu, eta, aldi berean, aurrezteko erritmoari eutsi. Eta, gastu gehigarririk ez baduzu, zure aurrezkien poltsa bizkorrago handitzen jarraitu ahal izango duzu.

Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Aurreztea erraztuko dizuten aplikazioak

Aurrezteko erakutsi dizkizugun aholku horiez gain, gastuak gehiago kontrolatzeko lagungarriak izan daitezkeen aplikazioak daude. Eta horren guztiaren onena hau da: eskura dituzula, eta nahi dituzunean kontsulta ditzakezula. BBVAk Bconomy eskaintzen dizu; hari esker, zure gastu guztiak banakatu ditzakezu, eta, hortaz, murriztu beharrekoak zein diren ikusi. Zure gastuak eta antzeko ezaugarriak dituen jendearenak konparatzeko, koltxoi finantzarioa sortzeko edo aurrezpen helburu bat finkatzeko aukera ere ematen dizu. Laburbilduz, oso funtzionalitate baliagarria izan daiteke irmo aurrezteko erabakia hartu baduzu. 

Horrez gain, Programatu zure kontua duzu, kontuak automatikoki kudeatzen laguntzen dizuten arau erraz batzuez osatutako zerbitzua. Hainbat aukera ematen ditu: besteak beste, gutxieneko saldoa edo gehienekoa ezartzea, eta aurrezteko zenbait jarraibide ematea, aurrekontuen edo nominaren bitartez, edo hilabete amaieran. Guztia ere kosturik gabe, eta behar duzunean (gutxienez bi BBVA konturen titular izan behar duzu soilik).

 

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua