Aurrezten eta zure dirua kudeatzen ikasteko aplikazioak

Bost tresna lagungarri.

Definizioz, aurrezkia etorkizunean erabiltzeko gordetako dirua da. Ezinbesteko helburua da; izan ere, oso zaila da besterik gabe aurreztea. Beraz, aparteko diru hori biltzen saiatzea gure ametsak lortzeko modu gisa ikus liteke. Baina, tira, zer zaila dirudien batzuetan itsulapiko hori betetzea!

Dena dela, Interneten eta mugikorren agerpenari esker, aldatzen ari da joera hori. Koltxoi txiki bat edukitzea, gaur egun, apur bat errazagoa da. Besteak beste, gure diruaren gaineko kontrol handiagoa edukitzen laguntzen diguten aplikazioei buruz ari gara; eta, hain zuzen, lehenengo urrats egokia da. BBVAn aurrezten ikasteko aplikaziorik onena dugu, eta hainbat funtzionaltasun ditu hori lortzeko.

Banner Superior Programatu zure kontua Banner Superior Programatu zure kontua
Aurreztu Programatu zure kontua zerbitzuarekin
Erabili sei arauak, eta lortu zure helburuak bizkor eta erraz.

Nire egunerokoa. dirua beti kontrolpean edukitzen lagunduko dizu; izan ere, kategoriatan ordenatuta ikus ditzakezu zure gastuak eta diru sarrerak. Aurrezteko garaian plangintza egiten eta erabaki onak hartzen laguntzen dizun ezaugarri bat. Gainera, os erabilerraza eta intuitiboa da.

Aurreikusitako mugimenduak: Bconomy-ren barruan dago, eta zure diru sarreren eta gastuen zenbatespena erakusten dizu, bi hilabetera. Hori horrela, erabakiak hartzeko garaian aurrea har dezakezu, eta ekonomia hobetzeko egokienak aukeratu.

Bconomy: bai aplikaziotik bai bbva.es webgunetik sar zaitezke funtzionaltasun horretara, eta zure osasun finantzarioa ezagutzea ahalbidetzen dizu. Horretarako, askotariko aldagaiak neurtzen ditu: zure gastuen eta diru sarreren bilakaera, erabilgarri duzun aurrezki maila, etxebizitzarako erabiltzen duzun ehunekoa, eta zorrak dituzun edo ez (eta, hala izanez gero, zenbatekoak). Datu horiek guztiak bildu eta gero, diagnostiko bat egiten du eta neurrirako planak ematen dizkizu, zure osasun finantzarioa hobetu ahal izateko. Baina ez da hor geratzen. Big datari esker, inguruan dituzun antzeko pertsonekin konparatzen zaitu eta emaitzak erakusten dizkizu, erreferentzia bat eduki eta zure gastu finkoak batez bestekoaren gainetik edo azpitik dauden ikusi ahal izan dezazun. Gainera, zure hornitzaileari besteek baino gehiago ordaintzen ote diozun ikusteko aukera ematen dizu.
Banner Centro Programatu zure kontua Banner Centro Programatu zure kontua
BBVA Helburuak kontua
Zure aurrezpen helburuak lortzen laguntzen dizun kontua.

Nire helburuak: haren ezaugarri nagusia da ez duela administratzeko eta mantentzeko komisiorik. Behar duzun guztietan zure aurrezkiak erabiltzeko aukera ere ematen dizu. Erabiltzen hasteko, jarri izena helburu bakoitzari, eta adierazi zenbat diru aurreztu nahi duzun eta helburua lortzeko zer epe zenbatetsi duzun. Zure aukeran oinarrituta, aurrezpenaren bilakaerari buruzko jakinarazpenak bidaltzen dizkizu, beti jakinaren gainean egon zaitezen. Hori bai, ez dizu ematen nominarik, ordainagiririk edo antzeko beste diru sarrerarik helbideratzeko aukera.

Programatu zure kontua. zure kontuaren eta, hortaz, zure aurrezkien gaineko kontrol handiagoa ematen dizuten 6 funtzionaltasunez dago osatuta. Hainbat aukera izango dituzu: gutxieneko saldoa ezartzea (zure kontua ez dadin zorpean geratu), baita gehieneko saldoa ere (hala, aurrez ezarritako mugara iristen zarenean, beste kontu batera intsuldatuko da gaindikina, eta aurreztu ahal izango duzu), zure erosketa hurrengo eurora arte biribiltzea (eta diru xehea aukeratzen duzun bigarren kontura bidaltzea), eta hil hasieran nominaren ehuneko bat aurreztea (edo, bestela, hil amaieran beharrezko gastu guztiak egin ondoren sobera geratu dena), baita gastu kategoria bakoitzean ezarritako aurrekontuetan sobera geratu dena ere. Horietako batek ere ez du kosturik, eta, erabiltzen hasteko, gutxienez bi kontu eduki behar dituzu BBVAn, besterik gabe.

CTA Programatu zure kontua CTA Programatu zure kontua