Kanpo-merkataritza BBVA Net Cash-en

Kanpo-merkataritzan zure ordainketak burutu eta kobrantzak ahalik eta gehien arindu ahal izango dituzu munduko edozein lekutara.
Ikusi bideoa

Posizio globala

Ezagutu begiratu batean zure nazioarteko negozioaren inguruko informazio garrantzitsua. Gainera, zure kanpo-merkataritzako lerroen egoera ikusi dezakezu horien berri izateko.

Nazioarteko transferentziak

Zure nazioarteko transferentziak oso errazak dira: edozein lekutara, edozein dibisatan, edozein zenbatekorekin, premiazkoak edo estandarrak eta aukeratzen duzun exekuzioko datarekin. Gainera, eragikeren Swift mezuaren kopia bat izango duzu berehala eta atzerriko monetako zure eragiketei aplikatzen zaien kanbio-tasaren berri emango dizugu. Aplikaziotik ere egin dezakezu. Ezagutu nola bideo honetan.

Dokumentu-kredituak

Kudeatu zure dokumentu-kredituak modu errazean. Eskatu bere jaulkipen edo aldaketa, eta ikusi esportatzaile atzerritarrak bidalitako dokumentuak. Sartu zure kredituen historikoan eta izan egoeraren berri uneoro. Gainera, esportazioaren dokumentu-kredituen kasuan, BBVAk zure dokumentuak gainbegira ditzake behin betiko bidalketa baino lehen.

Sortak

Sartu zure bidalketen historikoan, kontsultatu elkarri bidalitako Swift mezuak, aztertu sortutako likidezia eta bidali argibideak BBVAri. Inportazio bidalketen kasuan, ikusi jasotako dokumentuak.

Eragiketak dibisetan

Saihestu arriskuak eta ezagutu zure eragiketen kanbio-tasak enpresa, webgune eta aplikaziorako online bankuak eskaintzen duen dibisa merkatuaren bidez.

Jakinarazpenak

Zure atzerriko jarduera beti eguneratuta. Jaso jakinarazpenak noiznahi eta edonon, zure eragiketa guztien jakinean egoteko. BBVA Net Cash-ek egin beharreko jardueren eta premiazkoen burutzea errazten du.

 

Oraindik ez duzu BBVA Net Cash kontratatu?

Joan zaitez zure BBVA bulego hurbilenera eta eman iezaiozu zure negozioari behar duen bultzada BBVA Net Cashekin