BBVA My Business

Kontrolatu mugikorretik zure negozioaren salmentak eta STak.
Ikusi bideoa Aukeratu zure STa

Lortu kontrol handiago zure negozioaren gainean.

My Business-en abantaila guztiak BBVAren app-ean eta Net Cash-en app-ean dauda.
  • 2 Iraganeko salmenten eta egungo salmenten jarraipena denbora errealean.
  • 2 Beste kobratze mota batzuk gehitzeko eta ST aurrerakin-muga eskatzeko aukera*.
  • 2 Iragazkiak sortu eta alderaketak egitea aldi eta saltokien artean.
ST bat behar duzu?
Kudeatu zure negozioaren kobratzeak BBVAren STekin.

Zergatik hasi erabiltzen BBVA My business?

BBVA My Business funtzionaltasun berria BBVAren STa, fisikoa edo birtuala, duten bezeroentzat da. Hamar STren salmenta eta igorpen arte kudeatu ahal dira

Ahalbidetu egiten die saltoki eta autonomoei negozioen egunerokotasuna kontrolatzea, eroso eta mugikorretik. BBVA aplikazioa besterik ez dute behar, autonomoak badira, edo Net Cash aplikazioa, enpresak badira, esperientzia berri horretara sartu ahal izateko. 

Egun, hilabete eta urteka adierazten dira ST-an erregistratutako salmenta eta itzultzeak. Gainera, aurreko aldiekin alderatzeko funtzio baliagarri bat du bezeroak. Horrekin guztiarekin, fakturazioaren ikuspegi azkarra eta intuitiboa du. 

Eskuragai dauden iragazkiei esker, data zehatzak bilatu eta salmenta jakinak aurkitu ahal izango dira, eta erraztu egiten du horrek saltokiaren egunerokotasunaren kudeaketa.

My Business-ek saltokiak denbora errealean egindako salmentak eta itzulketak kontsultatzeko aukera ere ematen du.

Azken zazpi egunetako salmentei, bezeroen batez besteko gastuari, fakturazio handieneko eta txikieneko egunari buruzko grafikoak eta informazioa ere baditu. Saltokiak, halaber, konparazioak egin ahal izango ditu denbora-tarte eta saltoki desberdinen artean. Horri guztiari esker, merkataritzak jarraipen hobea egin eta erabaki estrategikoak hartu ahal izango ditu bere negozioa hobetzeko.

Horrez gain, DCC zerbitzua erabiliz saltokiak beste dibisa batzuetan egin duen fakturazioari buruzko informazioa ematen du. 

My business esperientzia berriak ere barne hartzen ditu enpresentzako baliagarriak diren negozio konponbide batzuk, 10 saltoki arteko mugarekin. Esaterako, ST aurrerakin-muga eskuragarria duten saltokiek, erraz eskuratu ahal izango dute hori esperientzia digital berri horren bitartez.

*ST aurrerakina BBVAk aurretik onartzearen mende dago eta ST fisikoei bakarrik ematen zaie.

Erabili BBVA My Business