Lagundu Gurutze Gorriari dirua lortzen Palmako sumendiak eragindako kaltedunei laguntzeko. Informazio gehiago

Eragiketen sinadura

Sinatu %100 app-etik, errazagoa da: 

Eragiketa online bankuko web bertsioan burutu baduzu:

  1. Sartu BBVA Enpresak-en app-era zure ohiko pasahitzekin.
  2. Bilatu <Sinadurak eta fitxategiak> aukera alboko menutik.
  3. Hautatu burutzeke dituzun eragiketak eta sina itzazu beste kode gehigarririk sartu beharrik gabe (tokena app-ean txertatuta dago).

Eragiketa app bertsioan burutu baduzu, zuzenean sinatu ahalko duzu.

Eta webgunean sinatzea nahiago badut?

  1. Eragiketa burutzera zoazenean kode bat eskatuko dizu, eta kode hori app-ean sortu behar duzu (mugikorreko tokena).
  2. Kode hori sortzeko, hautatu <Sortu segurtasun-kodea> sarbide pantailatik (app-era sartu beharrik gabe).
  3. Sartu eragiketaren identifikatzailea (pantailan/web bertsioan ikusiko duzu) segurtasun-kodea sortzeko.
  4. Automatikoki, eragiketa webgunean sinatzeko behar duzun kodea sortuko du app-ak.
Garrantzitsua

Mugikorreko tokena Enpresen Online Bankuaren app-a deskargatuta (Android/iOS) gaitzen da. Behin instalatuta, tokena aktibatu beharko duzu mugikorrean, pantailan agertzen diren argibideei jarraituz.

Deskargatu BBVA Enpresak-en app-a