Autonomo eta enpresentzako laguntzak COVID-19arengatik
2019ko martxoan ordura arte ezagutzen genuen gizartea erabat nola aldatzen zen ikusi genuen. COVID-19aren etorrerak bizikidetzarako neurri berri batzuen ezarpena ekarri zuen, gehienentzat ezezagunak zirenak, pertsonen artean urruntze soziala (2 m artekoa) gomendatuz, eta baita higiene eta segurtasunerako neurri berri batzuk ere (gel hidroalkoholikoa edo maskarilla, kasu).
Jarraibide horiek herritar guztiei eragin bazien ere, hein handiagoan kaltetu zuen gure herrialdearen enpresa-ehuna, autonomoek, ETEek eta enpresek eratua, hainbat hilabetez jarduera etetera beharturik ikusi baitziren. Kaltetutako pertsona guztiei lagundu nahi diegu BBVAtik, laguntza publikoak eskainiz COVID-19ak eragindako egoera larri hau arintzearren. Aukeratu eskuragarri dituzun finantzazio eta laguntza moten artean.
Interesa dakizkizuken COVID-19 finantzazio eta laguntzak.
-
Europako Next Generation funtsak
- 150.000 milioi Espainian susperraldia bultzatzeko.
- Iraunkortasun, digitalizazio eta kohesio eta berdintasunerako proiektu berrientzako.
- Laster eskuragarri.
-
Enpresa-kaudimenari laguntzeko aparteko neurriak
Ezagutu COVID-19aren pandemiari erantzuteko enpresa-kaudimenari laguntzeko aparteko neurriak. Autonomo eta enpresentzat eskuragarri. -
ICO Covid-19 ildoak
- Finantzazio publikoa koronabirusaren inpaktua gutxitzeko.
- Gastuak estaltzeko edo erosketa eta hobekuntzetarako.
- Egun eskuragarri daudenak.
Konponbidearen parte izaten jarraitu nahi dugu
Gure jarrera irmoa krisia hasi zenetik: egoera hau ahalik azkarren gainditzen lagundu nahi dugu.
ICOk abalatutako finantzazioa eta EBko diru-laguntzak eskuratzeko eskuratzeko laguntzen jarraituko dugu.