Mugikorreko tokena: aktibazioa eta desblokeoa

Aktibatu tokena mugikorrean

Urrats erraz hauei jarraituz:

Eragiketak aktibatzeko behar den zure segurtasun-gailua edo mugikorreko tokena Enpresen Online Bankuaren app-aren bitartez aktibatzen da.
  • Behin dagokion market-etik Enpresen Online Bankuaren app-adeskargatu/instalatu duzunean, sartu webgunera sartzeko erabili ohi dituzun gakoak.
  • Sistemak automatikoki atzemango du mugikorreko tokena aktibatzeke dagoela, eta gidatu egingo zaitu prozesu horretan.
  • Bi urratsetan, eragiketak sinatu ahal dituzu zure mugikorreko tokenarekin:
    • SMS bidez (online bankuan jakinarazitako telefono zenbakira) helaraziko dizugun aktibazio kodea sartu behar duzu.
    • Eta erraz identifikatzea ahalbidetuko dizun izen bat eman (aplikazioak aukera ematen du Enpresen Online Bankuaren kontu desberdinei dagozkien hainbat token izateko telefono berean). Gogoratu izen hori, eragiketen sinadurarako segurtasun kodea eskatzen duzun bakoitzean beharko duzu.

 

Zergatik da garrantzitsua?

Bi aldiz babestuta.

Zure online bankuak segurtasun-faktore bikoitza du. Horregatik, sistemak eskatuko dizu zure segurtasun-gailuak (mugikorreko tokena) sortutako kodea sartzea. Kode hori app-etik aktibatzen da:
  • Sarbidean, 90 egunean behin.
  • <Saldoak eta mugimenduak> kontsultan 90 egun baino gehiagoko antzinatasunarekin.
  • Eragiketen sinaduran eta erabiltzaileen zirkuituan baliozkotzea.

Aplikazioan aginduak baimentzea errazagoa da, tokena integratuta baitago: sartu <Sinadurak eta fitxategiak> atalean eta hautatu dagokion eragiketa.

Mugikorreko tokenaren desblokeoa

Berreskuratzen lagunduko dizugu

Eragiketa bat sinatzen saiatu eta Enpresen Online Bankuak jakinarazten badizu zure mugikorreko tokena blokeatuta dagoela baimendutako saiakerak gainditzeagatik, bezeroaren arretarako zerbitzuarekin jarri behar zara harremanetan (91 224 98 02).