Smart Business Lite app-a

Jatetxe-sektoreko saltokientzako app-a, gailu bakar batetik eskaerak kudeatzeko eta kobratzeko aukera ematen duena: BBVAren Android STa.

Ezin hobea kafetegi, taberna, jatetxe txiki, food truck, jaialdietako postu eta abarretarako.

Abantaila guzti hauekin:

  • Mahaiek egiten dituzten eskaerak sortzen ditu: Aukeratu mahaia eta hasi gehitzen produktuak zure katalogotik. Oso erraza da.
  • Izan eskaera guztiak beti eskura: Ikusmen azkarrarekin, eskura duzu informazio guztia, hasi mahaikide kopurutik eta kontua egiten den uneraino, eta baita beste hamaika gauza ere.
  • Ikusi begiratu batean zure jatetxearen egoera: Mahaien mapak eta irekitako komanden egoerak azkar asko laguntzen dute zure jatetxearen egoera edozein unetan ikusten.
  • Prozesatu kobrantzak eta inprimatu ordainagiriak pantailaz aldatu gabe: Prozesatu txartel, e-wallet edo Alipay eta Wechateko QR kode bidezko kobrantzak, eta inprimatu ordainagiriak aplikaziotik atera gabe. Salmenta aldi berean erregistratzen da zure datafonoan eta aplikazioan.
  • Esku-dirua ere erregistratzen du: Txartelarekin, e-walletarekin edo QRrekin kobratzeaz gain, zure kobrantzak esku-dirutan edo beste metodo batzuen bidez (jatetxe-txekea, opari-txartela, etab.) idatz ditzakezu app beretik.

Beste aukera baliagarri batzuk

  • Aukera adimendunak. Erabili modifikatzaileak eta oharrak eskaerak zure bezeroek nahiago duten moduan prestatzeko.
  • Eskupekoak. Eskupekoak gehitu eta erregistratzen ditu kobratzeko orduan.
  • Kontuaren zatiketa. Kontua zati berdinetan edo produktuen arabera banatzen du.
  • Multisalak. Gune ezberdinak sortzen ditu, zure lokalaren banaketaren edo zure jatetxearen antolaketaren arabera.
  • Take-away eskaerak. Eramateko/biltzeko eskaeren kudeaketarako mahai "birtual" esklusiboak esleitzen ditu.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du. . .

Sar zaitez Jatetxetarako BBVA Smart Business LITEren "Academy" atalera funtzionalitate horiek guztiak lanean direla ikusteko.

Joan zaitez BBVAren zure bulegora Android ST bat (oraindik ez baduzu) kontratatzea eta Smart Business Lite app-a eskatzeko. 

Bilatu app-a BBVAko zure Android STan, eta kontsultatu doako DEMO bertsioa. 

Revoren, hots, BBVArentzako Smart Business Lite app-aren hornitzailearen, ordainketa-bertsio osoa kontratatu nahi baduzu, hautatu app-etik zuzenean horretarako gaitutako botoia. 

Edo, nahi baduzu, sartu Revoren orrian eta jarraitu bertan azaltzen diren urratsei.

**Revok eskainitako zerbitzua STan deskargatzeko eskuragarri dagoen bere app-aren edo softwarearen bidez. Revo da Zerbitzuaren funtzionamenduaren eta mantentze-lanen arduradun bakarra, bai eta lege- eta kontratu-betebeharretatik eratorriakoak betetzearena ere, batez ere konfidentzialtasunari eta pribatutasunari dagokienez. STa euskarri teknologiko hutsa besterik ez da App-a Establezimenduaren eskura jartzeko. BBVAk ez du inolako erantzukizunik zerbitzuari eta Revoren ekintzen ondorioei dagokienez. Hark kontratatutako Zerbitzua erabiltzen duten Establezimenduaren eragiketei eta bezeroei buruzko datuak saltokiko terminalean instalatutako aplikazioaren bidez tratatuko ditu Revok. BBVAk ez du sarbiderik izango Zerbitzuarekin lotutako inongo datuetara.