Uneko balio garbia

Aktibo finantzario jakin batek sortuko dituen aurreikusitako kobrantzek eta ordainketek une honetan izango duten balioa da. Fluxu horiek ekartzeko edo deskontatzeko, oro har, aktiboaren arriskuari eta denbora-mugari egokitutako interes-tasa bat erabiltzen da, inbertsioaren bizi guztian aldatuko ez denaren hipotesiaren pean (eragiketa errazteko erabili ohi da).