Atzeratutako ordainketa

  • Kreditu txartel baten jaulkitze eta mantentze komisioa: 90 €, lehen kuotan guztia ordainduta eta kapitalari gehituta. 

    • ITN: % 17,52 urtean.
    • Kredituaren muga: 3.000 €.

    Epekako ordainketa, hilero zenbateko finko bat ordainduta: hilero zenbateko finko bat ordaintzen da, kapitala, interesak eta komisioak barne dituena. Gutxieneko hileko zenbatekoa 18 € da, eta aukeratu ahal izango da handiagoa den edozein kopuru. 

    Kuota finkoko ordainketa aukeratzen bada, ordainagiria likidazio-hilabetearen hurrengo hilabeteko 5ean ordaintzen bada, txartelaren kreditu-muga 3.000 € bada eta zenbateko hori duen erosketa bakarra egiten bada, txartela kontratatzen den egun berean (adibidez, maiatzaren 1ean), urteko interes-tasa nominala % 17,52 izanik eta 300 euroko hileko kuotarekin (kapitala, interesak eta komisioak barne hartuko dituena), hau ordainduko duzu: 

    • 300 €-ko 11 kuota. Lehen kuotak urteko komisioaren guztizko zenbatekoa du, kreditu-txartela jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik. 90 €-koa da komisioa; ondorioz, emandako guztizko zenbatekoa baino gutxiago amortizatuko duzu. Komisio hau hilabetearen 20an likidatzen da. 
    • 80,49 €-ko azken kuota bat. 
    • Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 3.380,49 € da eta UTBa, berriz, %25,99.

    Hileko kuota hilabete bakoitzaren 20an likidatuko da. Hala ere, ordainagiria 5ean ordaintzea aukeratzen baduzu, interesak ordainduko dituzu kuota horrengatik likidazio-datatik ordainketa-dataraino. 

    Hileko gutxieneko zenbatekoa ezin du izan "Kreditu-txarteleko kontua"-ren laburpenaren saldoaren % 3 baino gutxiago likidazioa baino lehen, gehi sortutako interesak eta dagozkion komisioak, dagokion hileko likidazio-aldian.

Ordainketa pertsonalizatua

  • Sistema honen bidez, txartelarekin edo txarteleko saldoarekin egindako erosketa bat atzera daiteke hileko likidazioa baino geroago, baldin eta erosketa 50 € edo gehiagokoa bada. Kuoten zenbatekoa kopuru finko bat izango da beti (kapitala eta interesak barne) eta hautatutako epearen araberakoa izango da: gutxienez 7 kuota eta gehienez 36. Pertsonalizatutako ordainketak hilabete bakoitzeko azken egun baliodunean likidatzen dira.

    Ordainketa pertsonalizatua interesekin 

    Kreditu txartelaren jaulkipen eta mantentzeagatiko urteko komisioa: 90 €

    • ITN: %18 urtean 
    • Kredituaren muga 3.000 € 

    Balizko kreditu-muga 3.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 12 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, hau ordainduko duzu:
    lehenengo kuota 135,86 €-koa izango da; interesak eta kreditu-txartel bat jaulkitzeagatik eta mantentzeagatiko komisioa (90 €) hartzen ditu barne soilik.
    Hurrengo 11 kuotak 297,88 eurokoak izango dira bakoitza. 
    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 3.412,54 € izango da, eta ondoriozko UTBa % 26,17.


    Ordainketa pertsonalizatua komisioarekin
    Kreditu txartel baten jaulkipen eta mantentzeagatiko urteko 90 €-ko komisioa Geroratze komisioa: geroratutako kopuruaren % 2,9, % 3,6, % 4,3 edo % 5, aukeratutako epearen arabera, 3, 4, 5 edo 6 hilabetetan. 
    3.000 €-ko kreditu-muga Jarraian zehazten dira ordainketa pertsonalizatuko adibideak, 3 eta 6 hilabete arteko komisioarekin, gehieneko eta gutxieneko UTBak adierazten baitituzte. Kasu guztietan ITNa % 0 da. 
    Balizko kreditu-muga 3.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 6 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, hau ordainduko duzu:

    Lehen kuota 740 eurokoa izango da, eta barne dago kapitalari dagokion zatia, atzeratzeagatiko komisioa (finantzatutako zenbatekoaren % 5) eta kreditu-txartel bat jaulkitzeagatik eta mantentzeagatik urteko komisioaren guztizko zenbatekoa, hots, 90 €.
    Hurrengo 5 kuotak 500 eurokoak izango dira bakoitza.
    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 3.240 € izango da, eta ondoriozko UTBa % 32,60.

    Balizko kreditu-muga 3.000 €-koa izango balitz, mugaren balio osoa duen erosketa bat egiten baduzu txartela kontratatutako egunean (esate baterako, maiatzaren 1ean) eta 3 hilabetetan ordaintzea aukeratzen baduzu, jakitera ematen dizugu ordainduko duzuna: 
    Lehenengo kuota 1.177,00 €-koa izango da, eta barne izango ditu kapitalari dagokion zatia, geroratzea kudeatzeko komisioa (finantzatutako kopuruaren %2,9), eta txartela jaulki eta mantentzeagatiko urteko komisioaren guztizko zenbatekoa (90 €). 
    Hurrengo 2 kuotak 1.000na eurokoak izango dira. 
    Ordaindu beharreko guztizko zenbatekoa 3.177 € izango da, eta UTBa %43,15.
    Sistema hau eskatu den likidazio zehatz bakoitzari aplikatzen zaio berariaz