Eta gehi ditzakezu

  • Hurrengo estaldurak gehitu ahal dituzu:

    • Nafarroako Unibertsitatea Klinika:  zure mediku taldea handitu ahal duzu eta klinika ospetsu honetarako aukera izan, Iruña edo Madrileko bere egoitzetan. Kontratazioa eskuragarri dago Espainia osoan ohiko bizilekua duten aseguratuentzat, Errioxa, Nafarroa eta Kantabrian salbu.  Osasun-laguntzako oinarrizko polizan kontratatutako zerbitzu eta espezialitateak barne, baldin eta Clínica Universidad de Navarra ospitaleak Sanitasekin hitzartutako espezialitateen barnean eskaintzen baditu.  Beharrezkoa da osasunari buruzko galdeketa-orri bat betetzea osagarri hau kontratatzeko. Kontratatzen duenari oinarrizko polizaren baldintza orokorretan ezarritako gabealdiak aplikatuko zaizkio.
    • AEBko laguntza.
    • Ikasleak: ikasketak atzerrian egitera doazen (gutxienez hilabete eta gehienez urtebete) 10 urtetik 35 urtera bitarteko espainiar ikasleei zuzenduta. Aseguratuak hau izango du: mediku estaldura larrialdi edo bat-bateko gaixotasunean (muga: 50.000 € Europan eta 100.000 € gainerako mundu osoan), aberriratzea, ikasleentzako estaldura berezia (besteak beste, 1.000 €-rainoko kalte-ordaina barne istripua eta/edo gaixotasuna dela eta klaseak edo matrikula galtzeagatik, edo aberriratzeko beste bidai baten ordainketa, 3.000 € arte), eta istripu-aseguru bat (18.000 € arte) heriotza edo erabateko ezintasun iraunkorrarerako. Osagarri horren kostua, hilean aseguratu bakoitzeko, 40 € da Europan eta 70 € gainerako tokietan, eta zure polizaren ordainagiri nagusiari gehituko da. Jada kontrataturik baduzu eta laguntza behar baduzu atzerriko zure egonaldian, deitu telefono honetara: +34 91 345 65 68. Mugei eta estaldurei buruzko informazio gehiagorako, kontsultatu zure polizaren baldintza bereziak.