Zer estaltzen du Miniseguro de Asistencia en Viaje BBVA Allianz aseguruak?

    • Gastu medikoak: barnean hartzen dituzte profesionalaren zerbitzu sariak, errezetatutako botiken kostua, anbulantziako garraioa eta ospiraleratzea (urtean gehienez 6.000 € Europan -Espainian izan ezik- eta gehienez 8.000 € atzerrian).
    • Gaixoen eta zaurituen garraioa Espainiako bere ohiko etxebizitzatik hurbilen den ospitalera.
    • Ekipajea galtzea edo lapurtzea, edo hari kalteak eragitea (gehienez 60 € fardeleko, eta gehienez 600 € urtean).
    • Bidaia lau ordu baino gehiago atzeratzea (gehienez 200 €).
    • Gorpua Espainian ehortziko den lekuraino garraiatzea. Baltsamatzearen, hilkutxaren eta administrazio formalitateen gastuak ere sartzen dira, baina ez ehorzketakoak eta erlazionatutako ekintzenak.