Google Pay

Ordaindu zeure BBVA Txartelarekin modu azkar eta erosoan ST, contactless, webguneak edo app-ak dituen saltokietan.

Ordaindu zure Android mugikorrarekin saltokietan txartela ateratzen ibili beharrik gabe.

  • Gehitu zure BBVA txartela Google Payra aplikazioaren bidez.
  • Erosi web eta aplikazioetan, zure datuak idatzi gabe aldi bakoitzean.
  • Guztiz seguruak dira zure ordainketak. 

Zer da Google Pay?

  • Google Pay erabiltzen hastea zure erosketak egiteko oso erraza da. Soilik BBVA txartelak gehitu behar dituzu Google Payra. Gainera, zuzenean egin dezakezu BBVAren aplikaziotik, beste aplikazio bat instalatu gabe. Oso erraza da; ordaintzeko erabili nahi duzu txartela aukeratu, aplikazioaren "posizio orokorretik" aukeratu eta "Google Pay konfiguratu" botoia sakatu.

    Zeren zain zaude zure BBVA txartela Google Payra gehitzeko eta bere abantaila guztiez gozatzeko?

    • Ordaindu zure Android mugikorrarekin saltoki fisikoetan beste ezer eraman beharrik gabe. Hori egiteko, zure mugikorreko pantaila piztu eta ST terminalera gerturatu beharko duzu. 
    • Ordaindu web eta aplikazioetan zure txartelaren zenbakia erosketa bakoitzean idatzi beharrik gabe. Oso erraza da; Google Payren logoa bilatu eta botoia sakatu beharko duzu ordainketa sistema hori aukeratzeko. 
    • Erosi segurtasunez. Zure ordainketak egiteko Google Play erabiltzen duzunean, zure txartelaren informazio erreala ez da inoiz saltokiarekin partekatzen; horren ordez, zenbaki zifratu bat bidaltzen da eragiketa bakoitzeko. 

    Kontsultatu zein txartel gehi daitezkeen Google Payra BBVAren aplikazioan edo BBVA Walleten. BBVA-Google Pay-ren zehaztapen eta baldintzetan jasota dago Google Payn gehitu ezin diren BBVAren txartelen zerrenda. 

    Google LCC-ren erregistratutako marka bat da Google Pay. BBVAren aplikazioarekin ordaintzeko beharrezkoa da BBVA txartelaren titularrak bateragarria den Android gailua izatea.

    Ikusi Google Pay bideoa

Zure bankua mugikorrean BBVA aplikazioarekin

Honek ere interesatu zaitzake