Lege oharra eta erabilera baldintzak

BANCO BILBAO VIZCAYA ARGENTARIA SAk ("BBVA") informazio orokorreko datu hauek ematen dizkie www.bbva.es webgunearen erabiltzaileei, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritzako Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen (LSSI) 10. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Legezko tratamendua

Izen soziala: Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, S.A. 

Identifikazio fiskaleko zenbakia: IFK A-48265169 

Helbide soziala: San Nicolás Enparantza 4, 48005 Bilbo 

Izen-ematea Merkataritza Erregistroan: BBVA Bizkaiko Merkataritza- Erregistroan inskribatuta dago, 2.083 Liburuan, 1. Orrialdean, BI-17-A orrian, lehen inskripzioan 

Harremanetarako helbide elektronikoa: Edozein kontsultarako, erabiltzailea BBVArekin jar daiteke harremanetan helbide elektroniko honen bidez: consultasgenerales@bbva.com.

Ondoren, erabiltzaileek uneoro bete behar dituzten web gunearen termino eta baldintzak azaltzen dira ("Erabilera Baldintzak").

Erabilera baldintzen onespena

Erabilera baldintza hauen bidez, BBVAk erabiltzaileei eskaintzen dien webgunearen erabilera arautzen da. 

Erabilera baldintzak, legezko abisuarekin, datu pertsonalen tratamenduekin eta cookien politikekin batera, webgunearen alderdi publikoa atzitzeko eta erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak osatzen dituzte, euren osotasunean ("Webgunearen zehaztapenak eta baldintzak"). Bankuaren bezeroek badute webgunearen eremu pribatuan sartzerik, kanal anitzeko kontratua sinatu ondoren; edo, webgunearen bidez Enpresen Online Bankuaren gune pribatua erabiltzeko eta sarbidea izateko, Zerbitzu Telematikoetara Atxikitzeko Kontratua.

Erabiltzailea webgunean sartzen bada eta erabili egiten badu, onartu egingo ditu eta bete egin beharko ditu, oso-osorik, webgunearen zehaztapenak eta baldintzak. Horrenbestez, erabiltzaileak arretaz irakurri behar ditu erabilera baldintza hauek, baita webgunearen gainerako zehaztapenak eta baldintzak ere, webgunea erabiltzen duen bakoitzean, haietan aldaketak egon baitaitezke eta webgunean sartzen den bakoitzean emango baitzaio aldaketa horien berri erabiltzaileari. BBVAk eskubidea izango du webgunearen zehaztapen eta baldintza hauek eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko.

Webgunearen erabilera baldintza orokorrak

Erabiltzaileak egoki erabili beharko du webgunea. Erabilera egokia izango da indarreko legeriarekin, fede onarekin eta ordena publikoarekin bat datorrena. Era berean, erabiltzaileak hitzematen du ez duela erabiliko webgunea iruzur egiteko, eta ez duela jokatuko BBVAren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetzeko moduan. Halaber, erabiltzaileak hitzematen du ez duela webgunea kaltetzen, erabilezin bihurtzen edo gainkargatzen duen ezer egingo, ezta haren ohiko erabilera eta funtzionamendua edonola eragozten duen ezer ere. 

Erabiltzaileari jakinarazten zaio, webgunearen zehaztapen eta baldintzetan edo webguneko beste zehaztapen edo baldintza zehatz batzuetan jasotako edukia edo betebeharrak urratzen baditu, BBVAk eskubidea izango duela erabiltzaileari webgunerako sarbidea mugatzeko edo kentzeko, nola behin-behinean hala behin betiko. Halaber, BBVAk aukera izango du neurri horiek hartzeko arrazoiz susmatzen badu erabiltzailea webgunearen zehaztapen edo baldintzaren bat edo webguneko beste zehaztapen eta baldintza zehatzen bat urratzen ari dela. 

BBVAk eskubidea izango du webguneko informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, baita bertan integratuta dauden edukiak edo zerbitzuak ere; areago, informazio horretarako sarbidea mugatu edo debekatu ere egin ahal izango du, edonoiz eta aurrez ezer jakinarazi beharrik izan gabe. Bereziki, BBVAk eskubidea izango du webgunerako sarbidea kentzeko, mugatzeko edo eragozteko BBVArekin zerikusirik ez duten gertakari edo inguruabarrengatik zailtasun teknikoak sortzen direnean, baldin eta, BBVAren ustez, zailtasun horiek txikitu edo ezeztatu egiten badituzte webgunea behar bezala ibili ahal izateko ezarritako segurtasun neurri edo arauak. Horretarako, BBVAk ahalmena izango du webgunearen bidez eskaintzen dituen informazioaren gizarteko zerbitzuak ematen jarraitu ala ez erabakitzeko. 

Webguneko edukia

BBVAri edo haren lizentziadunei dagozkie webgunearen gaineko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideak (bertako edukien erabilera barne), azpiko datu baseen gaineko sui generis eskubideak, webgunearen diseinu grafikoa eta erabiltzaile interfazea (look & feel), azpiko ordenagailu programak (iturburu eta objektu kodeak barne), eta webgunea osatzen duten era guztietako elementuak (testuak, grafikoak argazkiak, bideoak, audio grabazioak, etab.). BBVA edo haren lizentziadunak dira webguneko zeinu bereizgarrien titularrak (marka eta izen komertzialenak). 

Nahiz eta erabiltzaileak webgunea erabili, ez zaio lagako webgunearen, edukien edo BBVAren zeinu bereizgarrien gaineko jabetza intelektual edo industrialeko eskubiderik. Horretarako, erabilera baldintza hauen bidez (salbu eta legez onartuta dagoenetan edo BBVAren baimena jaso denetan), berariaz debekatuta dago webgunea, bertako edukia edo BBVAren zeinu bereizgarriak kopiatzea, aldatzea, zabaltzea, jendaurrean jakinaraztea, erabilgarri jartzea, ateratzea edo berrerabiltzea. BBVAk aukera izango du legezko ekintzak gauzatzeko jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratu dituzten erabiltzaileen aurka. 

BBVAk webgunea erabiltzeko baimen ez-esklusiboa emango die webgunearen zehaztapenak eta baldintzak errespetatzen dituzten erabiltzaileei, jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideek indarrean dirauten bitartean, araudi aplikagarrian ezartzen denaren arabera (salbu eta, bidezko arrazoiak direla medio, webgunerako sarbidea eteten bada). Baimen horri esker, erabiltzaileak agiri honetan jasotakoaren arabera erabili ahal izango du webgunea.

Halaber, BBVAk hau ADIERAZTEN DU:

  • Webguneko informazioa berriemailea baino ez da, eta ez du inolako gomendiorik egiten. Hortaz, ezin izango da ulertu BBVAren aholkularitza gisa (legala, fiskala, finantzarioa, inbertsiokoa zein teknikoa izan), ezta eskaintza edo berme gisa ere. Eragiketak egiteko gomendiotzat ere ez da jo behar, eta ez da oinarritzat hartuko bide jakin batetik zerbait erabakitzeko. BBVAk ez du erantzukizunik bere gain hartuko, baldin eta informazioa helburu horietarako erabiltzen bada. Bestalde, informazio hori Espainiako indarreko arauen pean dago, eta ez dago zuzenduta finantza zerbitzu edota produktuak merkaturatzeko, ezagutarazteko edo iragartzeko beste baldintza batzuk dituzten estatuetako jurisdikzioen peko erabiltzaileei. 
  • BBVAk webgunean eskaintzen duen informazioa ez da BBVAren iritzi teknikoa. 
  • BBVAk ezin du bermatu webguneko informazioak erabiltzaileak espero duenari erantzuten dionik. BBVAk ezin du ziurtatu berak prestatutakoa ez den eta beste iturri batzuetatik aipatu den informazioa egiazkoa, zehatza, nahikoa, osoa edo eguneratua denik. BBVAk ez du erantzukizunik hartuko bere gain webgunean ager daitezkeen iritzi edo iruzkinen gainean, erabiltzaileek eurek egindakoak izan baitaitezke, edo adierazten diren iturrietatik jasoak izan. 
  • BBVAk eskubidea izango du webguneko informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko, lehen aipatutako baldintzetan, eta ez du zertan aldaketen berri emango, ezta informazio hori aldatuko ere. Erabiltzaileak AITORTZEN ETA ONARTZEN DITU BBVAren adierazpen horiek, eta, horretaz gain, webgunearen erabiltzaile gisa aplikagarri zaion araudia beteko duela BERMATU ere egiten du. 

Web Gunera esteken ezarpena

Debekatuta dago webgunerako estekak jartzea, non eta ez den BBVAren baimena jaso horretarako. Edonola ere, BBVAk estekatzea baimenduz gero, honela egin beharko da: 

  • Estekatzea ezin izango da egin markoen bidez, webgunearena ez den beste helbide batzuen bidez erakuts ez dadin webgunea, edo bertako informazioa beste webgune batzuetakoarekin batera ager ez dadin. 
  • Estekatzen duen webgunetik (“gune estekatzailea”) ezin izango da adierazpen faltsu edo okerrik egin webguneari edo BBVAri buruz. 
  • BBVAk baimena emateak inoiz ez du hau esan nahi izango: (i) BBVAk sustatu, osatu, egiaztatu edo gainbegiratu egiten dituenik gune estekatzailearen bidez eskaintzen diren edukia edo zerbitzuak; ezta (ii) BBVA denik gune estekatzaileko edukiaren erantzulea ere. 
  • Gune estekatzaileak zintzo bete beharko du legea, eta inola ere ezin izango du izan era honetako edukirik (ez berea, ez hirugarrenena): (i) legez kontrakoa, hirugarrenen eskubideak urratzen dituena, kaltegarria, iraingarria, bortitza, desegokia edo beste nolabait morala, usadioak eta ohitura onak kaltetzen dituena (pornografikoa, arrazista, etab.); (ii) erabiltzaileari pentsarazten diona BBVAk bidaltzailearen ideia edo adierazpenak (bidezkoak edo bidezkoak ez direnak) ontzat hartu edo babesten dituela, edo haiekin bat datorrela, edo beste nolabait indartzen dituela; eta (iii) BBVAren jarduerarekin bat ez datorrena. 

Lehen aipatutako zehaztapenen bat bete ezean, BBVAk xede horretarako hartu beharreko legezko neurriak hartu ahal izango ditu. 

Gune estekatuak

Erabiltzaileari informazio osagarria aurkitzen laguntzeko, agian BBVAk estekatzeko beste gailu tekniko batzuk erabiliko ditu, erabiltzaileek beste webgune batzuk kontsultatzeko aukera izan dezaten (gune estekatuak). Halakoetan, BBVA bitartekotza zerbitzuen emaile izango da, Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei buruzko Legearen 17. artikuluan xedatutakoaren arabera. Lege horretan jasotakoari jarraikiz, BBVA ez da erantzule izango gune estekatuen bidez eskainitako zerbitzu eta edukiei dagokienez, salbu eta benetan badaki bidezkoak direla eta ez badu, arduraz, esteka desaktibatu. 

Gune estekatuak egoteak inoiz ez du esan nahi BBVAk gomendatu, sustatu edo identifikatu dituenik, ezta haietan jasotako adierazpen, eduki edo zerbitzuekin bat datorrenik ere. Ondorioz, BBVA ez da erantzule izango gune estekatuetako edukiari dagokionez, ezta haietako erabilera baldintzei eta pribatutasun gidalerroei dagokienez ere. Erabiltzailea soilik arduratuko da baldintza eta gidalerro horiek egiaztatzeaz eta onartzeaz, guneetara sartu eta haiek erabiltzen dituen bakoitzean.

Legez kontrakoak diren eta izaera desegokia duten jardueren jakinarazpena

Webgunearen erabiltzaileak edo Interneteko beste erabiltzaileren batek jakingo balu guneko edozein eratako informazioa edo edukia (eta haren bidez emandakoa) legez kontrakoa dela, hirugarrenen eskubideak urratzen dituela, kaltegarria, iraingarria, bortitza edo desegokia dela, edo beste nolabait morala, usadioak eta ohitura onak kaltetzen dituela, BBVArekin harremanetan jarri ahal izango da, eta alderdi hauek aipatu behar ditu: 

  • komunikatzailearen datu pertsonalak: izena, helbidea, telefono-zenbakia eta helbide elektronikoa; 
  • gertatutakoaren azalpena, edukia edo informazioa legez kontrakoa edo desegokia dela ikusteko, baita zer helbidetan ikus daitekeen ere; 
  • hirugarrenen eskubideak urratu badira (adibidez, jabetza intelektual eta industrialekoak), urratutako eskubidearen titularrari buruzko datuak eman beharko dira, titularra eta komunikatzailea pertsona bera ez direnean. Era berean, urratutako eskubideen titulartasuna egiaztatzen duen agiria ekarri behar da, eta, hala badagokio, titularraren ordez aritzeko ahalmena ematen duen agiria, titularra eta komunikatzailea pertsona bera ez direnean. 

Klausula honetan BBVAren aldetik aurreikusitako jakinarazpenaren harrerak ez du jardueren edota komunikatzaileak adierazitako edukien ezagutza efektiboa suposatuko hauek nabarmenak edo begi-bistakoak direnean. Edonola ere, BBVAk eskubidea izango du, legez kanpokoak izan ez arren, erabilera baldintza hauetan ezarritako arauen aurka dauden edukiak kentzeko. Halakoetan, aztertu egin behar ditu, kasu bakoitzean, gatazkan dauden ondasun juridikoak. 

BBVAren erantzukizuna

Erabiltzaileak jakin behar du sare irekien bidez egiten diren jakinarazpenek mehatxu ugariri egin behar dietela aurre, eta, ondorioz, ez direla seguruak. Erabiltzailearen erantzukizuna da mehatxu horiek arrazoiz kontrolatzeko egoki diren neurri tekniko guztiak hartzea, besteak beste, eguneratuta izatea software maltzurra (birusak, Troiako zaldiak, etab.) detektatzeko sistemak eta kasuan kasuko arakatzaileetako segurtasun adabakiak. Informazio gehiago izateko BBVAren Segurtasun Politika ikusi dezakezu edo Internetera sarbide zerbitzuen hornitzailera zuzendu zaitezke, zeinek zure beharretara egokiak diren konponbideak erraztu ahal dizkizun. Legeria aplikagarriak uzten duen heinean, BBVA ez da erantzule izango erabiltzaileari eragindako kalte-galerei dagokienez, ez erabilitako inguruneari datxezkien arriskuak ondoriozkoak badira, ezta erabiltzailearen sistema eta tresnen ahultasunen ondoriozkoak badira ere. BBVAk ez du bermatzen, ezta ere, bere sistemak erabat seguruak direnik. Nahiz eta segurtasun neurri egokiak hartuta dituen, ezin da guztiz baztertu ahulguneak izango ez direnik. Hori dela eta, zuhur jokatu behar du erabiltzaileak webgunea erabiltzean. 

Bereziki, BBVA ez da erantzule izango hauei dagokienez: 

  • Erabiltzailearen ekipo informatikoek bidali dituzten birus, har, Troiako zaldi edo beste edozein elementu kaltegarrik eragindako edozein eratako kalte-galerak. 
  • Telekomunikazio sareetan hutsegite edo deskonexioen ondorioz erabiltzaileak eragindako edozein eratako kalte-galerak, hutsegite edo deskonexio horiek webgunearen zerbitzua eteten badute. Hori dela eta, erabiltzaileak onartzen du, webgunean sartu ahal izateko, BBVAren kontrolpean ez dauden hirugarrenek zerbitzuak eman behar dituztela (adibidez, telekomunikazio sareen operadoreak, zerbitzu-hornitzaileak, etab.). Haien guztien fidagarritasuna, kalitatea, jarraipena eta funtzionamendua ez dago BBVAren esku, eta ez da haren erantzukizuna zerbitzua erabilgarri egongo dela ziurtatzea ere. 
  • Hirugarrenen informazioa, BBVA bitartekotza zerbitzuen emaile gisa aritzen denean (Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei buruzko Legean adierazitakoaren arabera), salbu eta egoera benetan ezagutzen bada eta dagokion informazioa kendu ez bada. 

BBVA ez da izango, ezta ere, webgunea edo bertako edukia oker erabiltzearen ondorioz erabiltzaileek jasan ditzaketen kalte-galeren erantzule (nola zuzenekoak hala zeharkakoak izan kalte-galerak). Horretaz gain, BBVAk ez du zertan aldatu webguneko edukia, ezta aldatu izana jakinarazi ere.

Datu pertsonalen babesa

Webgunearen erabilera dela-eta erabiltzaileen datu pertsonalen tratamenduari buruzko alderdiak Datu pertsonalen tratamendua dokumentuan araututa daude.

Cookieen erabilera

Eduki komertzialeko beste webgune batzuek bezala, webgune honek ere “cookieak” izeneko teknologia darabil. Cookieen gidalerroetan informazio zehatza aurkituko du erabiltzaileak BBVAk cookieak nola erabiltzen dituen jakiteko.

Informazio gehiago izateko, irakurri Cookieen gidalerroak.

Sartzeko eta hori erabiltzeko erabilitako cookiei buruzko informazio gehiagorako, kontsultatu Cookie-politika espezifikoa.

Aplika daitekeen legeria

Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei buruzko Legearen 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, Espainiako legeria aplikatuko zaie BBVAk webgunearen bidez eskaintzen dituen informazioaren gizarteko zerbitzuei. Hortaz, webgune hau dela-eta erregistratutako erabiltzailearen eta BBVAren artean sortzen diren auzi edo gatazka orotan, Espainiako legeria aplikatuko da.