Zer estaltzen du aseguruak?

  • Aseguruak kontratazio-modalitate bakarra du, eta estaldura hauek ditu: 

    • Aseguratutako pertsonen erantzukizun zibila: 
      • Galerak eta defentsa-gastuak ETEan eta bere filialetako administratzaileen, zuzendarien eta zuzendaritza edo ikuskaritza lanak egiten dituzten pertsonen aurka aurkeztutako erreklamazioengatik,eta baita partaidetzako erakundeetan goi-mailako kargu bat betetzen duten pertsona fisikoei buruzkoak ere, kargu horietarako ETEak berariaz hautatu izan
      • Estaldurak ezkontide, izatezko bikotekide, jaraunsle, legatu-hartzaile, legezko ordezkari zein horien kausadunen aurka aurkeztutako erreklamazioak estaltzen ditu,eta baita kudeaketa edo ikuskaritza lanak betetzen dituzten langileen kontra aurkeztutakoak ere, edo administratzaile eta zuzendariekin batera horiei ere erreklamazioa aurkeztu izan zaienean.
    • Sozietateari itzultzea: ETEari itzultzea,horrek aseguratutakoei kalte-ordaina eman ahal edo eman behar dienean erreklamazioetatik eratorritako defentsan sortu diren galera eta defentsa-gastuengatik.
    • Fidantzak:
      • Fidantza zibilen eraketa.
      • Banku-abal bat eratzeko eta mantentzeko gastuak.
      • Fidantza penalak eratzeko gastuak.
      • Epaileek eta auzitegiek aseguratuei eskatzen dizkietenakerreklamazioen ondorioz.
    • Filial berriak: estaldura erakunde filialetako aseguratuengana zabaltzen da,filial horiek aseguru-aldian aurkako izan direnean.
    • Estalduraren luzapena 24 hilabetez: azken aseguru-aldiaren ondorengo informazio-aldia, zeinean aseguratutako pertsonekaseguruaren muga-eguna baino lehen egindako ekintzengatiko erreklamazioak jakinaraz ditzaketen.
    • Kutsaduragatiko erreklamazioengatiko defentsa: ustekabeko kutsadurengatiko erreklamazioetan aseguratutako pertsonen defentsansortutako gastuak.
    • Zerga-erantzukizun zibil subsidiarioa.: ETEaren zerga-zorrarengatik aseguratuek erantzule subsidiario modura ordaindu beharrekogalerak eta defentsa-gastuak. .
    • Fundatzailearen erantzunkizun zibila: Aseguratu baten edo ETEaren edo erakunde filial bateneraketan parte hartu duenlangile baten aurkako erreklamazioei erantzuten dio.
    • Konkurtso-abalaETEaren konkurtso-prozedura bateanaseguratuaren aurka agindutako enbargo baten ordez onar litekeen abala eratzeko eta mantentzeko .
    • Irudi publikoa berreskuratzea: publizitatean edo publizitate-kanpaina bat diseinatzean eta egitean aseguratuekegindako gastuak, bere irudi publikoaren egoera lehengoratzera zuzendutakoak direnean.
    • Ikerketa formalak: aseguratuei erreklamazioengatik egindako defentsa-gastuakETEaren barne edo kanpo ikerketa aurkako agertzeagatik sortutako gastuak.
    • Enplegu-praktikak: aseguratuen, enplegatuen edo ETEaren beraren aurka aurkeztutako laneko praktiken urraketatik eratorritako erreklamazioei erantzuten die.
    • Administrazioaren isun eta zehapenak: aseguratuei ikuskatzeko edo kontrolatzekoahalmena duen erakunde publiko batek ezarritako edozein eginbide, ikerketa ofizial edo ikuskapen formalen ondorioz.
    • Erretiratutako administratzaileak (6 urte): aseguruaren mugaegunetik edo ezerezte-datatik aurrera benetako informazio-aldia, data hori baino lehen egindako ekintzengatiko erreklamazioei erantzuteko, goi-kargudun batek bere eginkizunak utzi dituenean.
    • Zuhurtziagabekeriazko giza hilketagatik edo Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea nahi gabe urratzeagatik sortutako defentsa-gastuak: aseguratuei erreklamazioengatik egindako defentsa-gastuakbaldin eta erreklamazio horietan zuhurtziagabekeriazko homizidioa alegatzen bada edo Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzko Legea edo antzeko legeria nahi gabe urratzen bada edozein jurisdikzioetan, hori enpresaren merkataritza-jarduerari lotutakoa denean .