Balio anitzeko higiezinen leasinga: bukaerako ordainketa

  • Finantza errentamendu bidezko finantziazio formula bat da, eta amaierako ordainketa (azken kuota) oso altu jartzean datza. Merkataritzan, industrian, nekazaritzan edo zerbitzuetan diharduten enpresei zuzenduta dago, eta ondasun higiezinak (eraikiak edo eraikitze bidekoak) finantzatzeko aukera ematen die. Ondasunek erabilera ugari izan ditzakete, eta enpresen jarduerari loturiko merkataritzako edo enpresako hainbat jarduera hartu. 
    Finantzaketa tradizional batek ematen duen baino kokapen hobea duten eta handiagoak diren higiezinak erosteko aukera ematen du eta, horrez gain, onura fiskal garrantzitsuak eskura ditzakezu. Eragiketa hauen epea gutxienez 10 urtekoa da.
    Abantailak
    • Amortizazioa bizkortzea.
    • Zergak konpentsatzea, enpresek, beren jarduera dela eta, zerga ugari hirugarrenei ordainarazten dizkietenean.
    • Kostuak aurreztea:
      • Salerosketa: Bigarren transmisioetan, salbuespenari uko egin ez bazaio, saltzailea zergaren subjektu pasiboa bada, bezeroak salerosketako zenbatekoaren DEJ aurreztuko du. 
      • Errentamendua: Eraikitzen ari den Leasing Higiezin bat denean, eraikuntza-aldiak ez du kontratuaren prezioan parte hartuko eta, horrenbestez, ez da DEJ igorriko aipatutako aldiko finantza-zaman eta zergan.